Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Emun

Dani Larrea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Antzuolarra jaiotzez, gaixoaldi baten ostean hil da Goiena tokiko komunikabideak jakinarazi duenez

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 25 abuztua 2025, 12:57

Comenta

Daniel Larrea Mendizabal antzuolarra zendu da aste-bukaera honetan 65 urterekin, Goiena tokiko komunikabideak jakinarazi duenez. Iturri berdinen arabera gaixoaldian zegoen azken boladan eta familiak 11:00etatik 14:00etara 16:00etatik 19:00etara bitartean egingo du beilatokia San Felipe Beilatokian. Ahaideek jasotako dolumin eta maitasun keinu guztiak eskertu dituzte.

Larrea (Antzuola, 1959) lan mundua euskalduntzea helburu duen Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1997an eta 18 urtez haren zuzendari nagusi izan zen, 2015ean erretiroa hartu zuen arte. Emunen hamargarren urteurrena zela-eta hedabide honi emandako elkarrizketan 1997ko helburuak berretsi zituen eta, ia 20 urte geroago ere, egia den esaldi biribila utzi zuen: «Egindakoa baino askoz gehiago falta da egiteko euskalgintzaren alorrean».

Debagoienan sortu zen elkartea, eta lehenengo euskara planak bertako kooperatiba eta enpresentzat egin zituen Emunek, hala nola lehenbizikoak Fagorrekin.

Hain zuzen Emun taldeak Bluesky sare sozialean bertso bat eskaini dio emunkide eta Emunen sortzaileetakoa izan zenari: «Bihotz handien hiztegiari / begiratuz gero ongi, / behin eta berriz agertzen dira/ «hartu», «emun» eta «tori!», / bidaide izan zaitugun denok / ederki dakigu hori». Mezua etxeko eta lagunei bideratutako samin mezu eta besarkada banak osatzen du.

Antzuolarra jaiotzez Arrasaten urte askoan bizi izan zen urte askoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dani Larrea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Dani Larrea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea