Borrar
Irune Urbieta UEMAko lehendakariordea, Martin Aramendi UEMAko lehendakaria, Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkatea, Jon Enrike Ormaiztegiko alkatea, Sorne Rubio Mundakako alkatea, Iñaki Ugalde Mutiloako alkatea, Natalia Rekarte Donamariako alkatea eta Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea

Bost udal gehiago eta 2025-2029rako plan estrategikoa onartu du UEMAk

Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036' proiekzio demolinguistikoaren emaitzen berri eman zien batzarkideei, laster plazaratuko dena

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 16 de junio 2025, 16:16

Ongietorria eman bai, baita «lanean hasteko» eskua luzatu ere. Horixe izan zen larunbat honetan Azkoitian Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bost udalerri berriei -Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi- helarazitako mezu bikoitza Martin Aramendi lehendakariaren bitartez. Batzar Nagusiaren ostean 118 udalek osatutako dute eta, orotara, guztien arten 353.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute. Azkoitian 125 bat alkate eta zinegotzi izan ziren.

Ez zen Batzar Nagusian landutako gai bakarra izan. Batetik, Siadeco ikerketa etxeak UEMArentzat egindako proiekzio demolinguistikoa aurkeztu zuen Iñaki Iurrebaso soziologoak eta UEMAren ikerketa arduradunak. Zehazki, 'Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036' proiekzio demolinguistikoaren emaitzen berri eman zien batzarkideei. Lan horretan, gertatzen ari diren aldaketa demografikoak kontuan izanda eta oraingo joera soziolinguistikoak bere horretan jarraituz gero euskararen egoera 2036an zein izango den aztertu du Hurrengo asteotan plazaratuko da.

Ondoren, UEMA lantzen ari den hainbat konturen eta ildoren berri eman zitzaien batzarkideei: herriz herri euskararen egoerari buruzko argazki eguneratua biltzen duten koaderno demolinguistikoak, urrian Euskal Herrian egitekoa den arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzia, euskara eta kulturartekotasuna uztartuz gurasoentzako berariaz prestatutako Etorri euskarara! ikastaro berriak, edota euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko UEMAk EITBrekin berretsi eta zabaldu duen hitzarmena. Euskararen aurkako oldarraldiaren harira udalek dituzten kezkak ere izan dituzte hizpide, besteak beste.

Bestetik, iazko kontu orokorra eta erakundearen jardunerako ohiko kontuak onartu ondoren, 2025-2029ko UEMAren plan estrategikoa ere aztertu eta onartu zuten batzarkideek. UEMAren ohiko ildo estrategikoak berrestearekin batera, UEMAren koordinatzaile Miren Segurolak adierazi zuen gaur egungo egoera soziolinguistikoak eta euskararen egoera ulertzeko azken gakoek lanerako ardatz berriak zehaztea eta abiaraztea eskatzen dutela, eta horiek biltzen dituela hurrengo lau urteotarako plan estrategikoak, UEMAren helburu nagusiei erantzun ahal izateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bost udal gehiago eta 2025-2029rako plan estrategikoa onartu du UEMAk

Bost udal gehiago eta 2025-2029rako plan estrategikoa onartu du UEMAk