Borrar
Gasteizko Florida parkean dagoen Aldecoaren estatua. J.M.

Bakardadearen deskribapena

Ibilbidea. Ignacio Aldecoari leporatu izan zaio existentzialista izana, baina galdera da nor ez zen garai hartan existentzialista izan

Osteguna, 4 iraila 2025, 14:17

Comenta

Garai batean, oso zalea nintzen Ignacio Aldecoarena. Haren poemak euskaratu nituen, EHUk poesia sailean argitaratu zuen 'Islas sin Mapa-Uharte Galduak' liburukoak, hain zuzen. Harritu ninduen, berez harritu behar ez ninduenak, poesia ez baita soilik testuaren kanpoko harmonia nolabaitekoa, barneko gozotasuna ere bai. Irakurriak nituen lehenago haren ipuinak bilduma kanoniko batean; izan ere, garai batean, Ignacio Aldecoa irakurri behar zen idazle horietakoa genuen.

Greziar eta latindar zaharrek jainkoekin berdindu nahi izan zuten eta arteari «sorkuntza» esaten zioten, eta ospeari «aintza». Gaur egun, ospeari «fama» esaten zaio, eta oso da iragankorra; ziztu batean pasatzen da, ez da mendez mende dirauen zerbait, klasikoen kontua dena bestalde, baizik eta egun gutxitakoa, gehienez jota: ahotik ihes egiten duen hasperen bat bezalakoa da zerura bidean. Ez dakit gazte jendeak bere lehentasunen artean ote duen Ignacio Aldecoaren testuak, ipuinak eta beste, irakurtzea, edo soilik hari buruz dakitena da Gasteizko kultur etxe batek daramala izena, eta irudi bat dagoela erdiguneko zuhaiztian, gizon (oraindik gazte) bat liburua eskuan. Gaztetan irakurtzen diren liburuak dira betiere gogotik aldenduko ez direnak, gaztetako maitasunak diren bezala ezin ahaztuzkoak.

Ez dakit, baina niri bederen Euskal Herria bestelako begiz jo-tzen erakutsi zidan. Gogoan ditut 'El País Vasco' liburuan Arabako hiriburuari eskaintzen dizkion pasarteak; soldadu eta apaiz hiria dela idazten du, oker ez banago. Baina zein ederki deskribatzen dituen hiriburuko ilunabarrak; argia apaltzen, giroa hozten, txokoak husten, bakardadea poliki-poliki zabaltzen kaleetan zehar.

Ez da irudi gozoa, ezta mingotsa ere, aitortu behar. Desolaziotik gertu, bakardadearen eremua egiten zaigu. Bakardadea da Kainen zigilua bekokian erakusgai noranahi eramatea.

Suscríbete y disfruta una experiencia sin límites. Entérate de las noticias que importan, mantente al día con los últimos acontecimientos y profundiza en el análisis de la actualidad. Disfruta de acceso sin límites a nuestras secciones desde cualquier dispositivo.

Bakardadea da, deserriratzearekin batera, urte batzuk geroago Aldecoaren deskripzioetatik oroimenean iltzaturik geratu zaidana. Deskribatzen dituen pertsonaiak bota egin dituzte zeuden tokietatik, edo ihes egin dute. Ez dira gehiago itzuliko, erbeste-agindua betikoa da eta ez du barkagarririk, ez aringarririk ere. Galdutako lurraldeak dira, galarazitakoak, galaraziak: the waste land, lur elkor eta zikoitza, esperantzarik gabea.

Jean Paul Sartreri egin zitzaion kritika izan zen gizakia bere isolamenduan deskribatzen zuela. Egia ere bada, ezin besterik esan, Sartrek gizakia libertatera kondenatu zuen bezala, bakardadera ere kondenatu zuela. Gizakia librea da, eta berak, bere libertatea lagun, erabakitzen du zer harreman motak sustatu besteekin. Dena dela, bakardade klase bat baino gehiago dago. Norberak erabakitzen duen bakardadea dago, kreaziorako bide. Gizarteak berak, modu batez edo bestez, behartuta ez bada, bideratutakoa ere badago. Lehena, sortzaileen bakardadea da. Artea, neurri batean, isiltasunetik gertu dagoen ekintza da, bakardadearen lagun eta egiaren kide, horregatik. Bigarrena, mingarria da, ez delako hautu baten emaitza izan.

Ignacio Aldecoari leporatu izan zaio existentzialista izana, baina galdera da nor ez zen garai hartan existentzialista izan. Ez da moda kontua bakarrik, existentzialismoak, Sartre eta bestek, irtenbidea eman zieten kezkatzen zuten gaiei, erantzunak larriak ziren galderei. Haren belaunaldikoen garaia ez zen samurra izan. Aldecoa 1969an hil zen, gazte oraindik, 1925ean jaio baitzen. Testuinguru gaitza, egoera bortitza, hotza eta isolamendua. Diktadurak dena berdintzen du baina grisa duela eredu; ez du kolore asko onartzen, pentsaera asko onartzen ez dituen bezala. Uniformea da, aniztasuna ez du maite. Bakarra eta bakartia da, mendekoak nahiago ditu, berdintasunean hazitakoak baino; zakarra da, aginduak ematera ohituta delako.

Belaunaldi horren errebeldia jarduerarik behinenekoa idaztea izan zen, jende arrunt eta xeheaz, bizitzak deserrotu eta desklasatu egin duenaz. Batetik bestera dabiltzan gizon-emakumeak dira pertsonaiak, ofiziorik apalenetan jardunez, ortzi-mugara so egin eta hautsa besterik ikusten ez dutenak. Ezin bestela, adierazpen zuzen eta argiak debekatuta zeuden, eta zigortuak, bestalde. Irakurleak bazekien giro ilun eta goibel horren azpian, laino artean bezala, mundu berri bat ari zela sortzen, edertasunean urtua.

Orozkokoa zuen familia, hango baserri batetik hirira jaitsitakoa. Ez zuen ahaztu nondik zetorren, Blas de Oterok eta Gabriel Celayak ahaztu ez zuten bezala, nahiz haien guztien espresiobidea gaztelaniazkoa izan. Simón Orozco 'Gran Sol' eleberriko pertsonaiak adierazten digu izan zuela lotura arbasoen herriarekin. 'El País Vasco' liburua Euskal Herriari zion maitasunaren adibide eta seinale garbia dugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakardadearen deskribapena

Bakardadearen deskribapena