Horrenbeste Bruce Springsteenekin, gogoa ematen zuen 'Born to run' egiteko, alegia korrika alde egiteko. Batek ez daki nora, aldirien iluntasunera edo zorioneko hirira. Horrenbeste berorik ... egiten ez duen lekuren batera, ibai fresko batean behera, institutuko edo Anbotoko Maryrekin. Zalantzarik gabe, Boss handia Donostiara etorri denetik, errepideak ekaitzez beteta daude. Hortik egunotako sargoria.
Txikitan, geureagoa egiteko, Bruce Zipriztin esaten genion, orduan esku artean genuen ikas-liburuaren omenez, eta ez hainbeste kontzertuetan isurtzen zuen izerdiaren erruz. Nik euskaratu egin nituen haren hainbat kantu ('o tempora, o mores, oh down to the river we ride'). Nola ez, 'Born in the USA' famatua, kasu, 'Born in the Euskadi' izenburuarekin, orduko suhar abertzalearen parodia gisa sortua, edo itotzen gintuen testuinguru bakefoboaren aurkako protesta gisa, nahiago baduzue. Springsteenek garai hartan esaten zuen bezala: «War, hu yeah, what is it good for absolutely nothin». Alegia, gerrak ez direla ezertarako onak, gerrak lagun bakarra baitu: lurperatzailea. Gehiagora ere ausartu nintzen, eta kasete batean grabatu nuen abestia sukaldeko zenbait tresnaren laguntza akustikoaz, ahal izan nuen moduan. Orain unplugged esaten zaio. Jakin izan banu... Nolanahi ere, ez zegoen gaur egungo punta-puntako teknologia zorrotzik, eta kasete hori galdu egin da denborarekin. Nebraskako sororen batean egongo da lurperatuta, zartagin eta guzti.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.