AEK Bretainiara joango da bertako hizkuntzaren aldeko mobilizazioan parte hartzeko
Hizkuntzaren aldeko mobilizazioa da AEKren eta Korrikaren motore nagusietako bat. Asmo horrek batu izan ditu azken urte hauetan, besteak bestel, La Passem eta Ar Redadeg ekimenekin eta aste-bukaera honetan halaxe izangoda, AEK-ko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta eta Maialen Begiristain Korrikatik, Ane Elordi arduradun nagusia, eta Tito Serrano bigarren arduraduna Bretainiara joango baitira La Passem-eko -okzitanieraren aldeko lasterketa- lagunekin batera.
«Aurreko ikasturteko lan ildoari jarraiki, hizkuntza gutxituen aldeko aliantzak osatzen jarraitzeko eta hobetzeko asmoa dugu, horregatik, Ar Redadeg, bertako Korrika ahizparen gure lagunekin bilduko gara. Besteak beste, hizkuntza bakoitzaren egoera eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratuko ditugu», azpimarratu dute AEK-ko iturriek.
Korrika, La Passem eta Ar Redadeg biltzen diren ikasturteko bigarren bilera izango da, eta urtea amaitu aurretik hirugarren bat egitea aurreikusten da, esan bezala, hizkuntza bakoitzaren egoera eta hurrengo ikasturteko plangintza bateratua jorratzeko. Bileraren ondoren, Diwanen -Bretoiera irakasten duten zentroak -aldeko manifestazioan parte hartuko dute aipatu kideek, larunbat honetan 14:00etan, Roazhon-Rennes hirian.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.