Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Gipuzkoako elikagai bankuko bolondresak Donostiako supermerkatu batean lan eta lan

Gipuzkoarrek era masiboan parte hartu dute Elikagai Bankuaren bilketa kanpainaren lehen egunean

Elkarteak urtero egiten duen bilketa handian herritarren parte-hartzea «eskertzekoa» izan dela diote bolondresek

Joseba Zubialde

Viernes, 28 de noviembre 2014, 16:10

«Agobiatuta gaude». Halaxe adierazi du Tomas Errastik aurpegian irribarre txiki bat marrazten zaion bitartean. Bera da Garberako Eroski supermerkatuan Elikagai Bankuak ipini duen postuaren arduraduna. Berarekin batera beste zazpi bolondres ari dira elkarteak ostiral eta larunbat honetarako antolatu duen 'Janari bilketa handian' laguntzen. «Errefortzuak eskatu behar izan ditut jendea janari ugari ematen ari delako eta dena ondo sailkatzeko denborarik ez dugulako».

Iaz gipuzkoarrek oso gorenean utzi zuten lurraldearen elkartasun maila eta badirurdi aurten ere bide beretik doazela. Askok Elikagai Bankuko bolondresek utzitako poltsa bat, bi edo hiru janariz beteta bueltatzen dituzten bitartean, beste batzuk produktuz betetako orgak uzten dizkiete.

Ahal baduzu zerbaitetan lagundu behar duzula uste dut, dio Mariak, 46 urteko donostiarrak, janariz betetako karro bat Donostiako Bentaberriko Super Amaran utzi eta gero. Egunkarian jendean jakiak sukaldatzeko elektrizitatea ordaintzerik ez duela irakurtzeak arima hunkitu" ziola dio, eta hori bizi dugun errealitatearen isla dela. Horregatik orga bat bete nahi izan du momentu honetan hori egiteko aukera duelako. Bere inguru hurbilean ere egoera latzean dauden familiak ezagutzen dituela dio:Nire lagun batzuek orain dela lau hilabete ez zuten inongo arazo ekonomikorik eta orain Elikagai Bankura jo behar dute janari eske.

Super Amara supermerkatu berean Masus Larrondo dago arduradun bezala eta goiz osoan minutu bat bera ere gelditu gabe ibili direla azaltzen du. Eguberrietako janariak ere jasotzen ari direla dio. "Horiek aparte jartzen ari ditugu lehenbailehen Elikagai Bankura eramateko eta banatu ditzaten. Supermerkatu horretan ere jendearen parte-hartzea eskertzekoa dela azpimarratu du Larrondok.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoarrek era masiboan parte hartu dute Elikagai Bankuaren bilketa kanpainaren lehen egunean

Gipuzkoarrek era masiboan parte hartu dute Elikagai Bankuaren bilketa kanpainaren lehen  egunean