Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

«Esperientzia aberasgarria eta oso positiboa izan da»

Hala dio Patxik, Erroak-Sartu erakundeak antolatutako trebakuntza-programan partu hartu duten Martuteneko espetxeko 17 preso ohietako batek

Joseba Zubialde

Miércoles, 19 de noviembre 2014, 15:29

Bizitzan pertsona bezala garatzeko aukera bat izatea ez da askotan zorte kontua, norbaitek zugan konfidantza apur bat izatearen ondorioa baizik. Egun aukera gutxi izaten dira gehienontzat, are gutxiago espetxean bizpahiru urte pasatu dituen norbaitentzat. Egoera horri buelta emateko, Martuteneko kartzelako 18 presok biltegi lanetan aritzeko trebakuntza-prozesu bat hasi zuten apirilean, eta horietako 17k irailean amaitu zuten. Asteazken honetan jaso dituzten guztiek euren tituluak.

Esperientzia aberasgarria izan da, dio Patxik. Azken hiru urteak Martutenen eman ditu, droga trafikoari loturiko delitu baten ondorioz. Lana lortzeko aukera bat suposatzen dute era honetako kurtsoek, eta hori ona da. Nahiz eta oraindik enplegu bat lortu ez duen, elkarrizketa pare batzuetarako deitu dutela azaltzen du eta etorkizuna ilusioz ikusten duela.

Bere istorioa berarekin batera hilabete hauetan zehar ikasten aritu diren beste hamasei kideena ere bada. 27 Poligonoko Eduardo Zugaza Formazio Zentroan egin da tituluen banaketa, eta bertan esker eta zorion hitzak izan dira nagusi. Trebakuntza-ikastaroan parte hartu dutenenetatik bi jada kontratatuak izan dira. Gainontzekoak ilusioz daude beraiek ere lanpostu bat eskuratzeko aukera dutela ikusten baitute.

Proiektu hau Obra Social La Caixaren eta Erroak-Sartu elkartearen arteko lankidetzari esker eman da, eta parte-hartzaileei zuzenean eman zaien prestaketaz gain, Gipuzkoako hainbat enpresatan praktikak ere egin behar izan dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Esperientzia aberasgarria eta oso positiboa izan da»

«Esperientzia aberasgarria eta oso positiboa izan da»