

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 8 de mayo 2025, 14:30
Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak bilduko dituen seigarren Ikergazte kongresua maiatzaren 28an, 29an eta 30ean izango da Bilbon, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) jakinarazi duenez. Xehetasunak aletzeko agerraldian izan dira Aitor Bengoetxea Alkorta UEUko zuzendariak; Ainhoa Latatu Nuñez, kongresuko koordinatzailea eta Aitor Cevidanes Miranda kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea.
«Ikergazte kongresuaren helburuak ikertzaile gazteei erakusleiho bat ematea, elkar ezagutzea eta euskarazko produkzio zientifikoa areagotzea dira, eta edizio bakoitzean parte hartzen duten 200 ikertzaileek frogatzen dute kongresu hau gune erreferentziala bilakatu dela beraientzat. Arrakasta horren atzean dago Euskal Herriko unibertsitate guztiekin eta erakunde desberdinekin egiten ari garen bide oparoa», azpimarratu du Bengoetxeak.
Noticia relacionada
Aurreikuspenen arabera 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin eta 151 artikulu zientifiko aurkeztuko dira: 50 ahozko aurkezpen, 74 mikroaurkezpen eta 101 poster. Jakintza-alor bakoitzeko lanik onenari saria emango zaio kongresuaren azken egunean eta bigarren bat, «berezia», bere lan esparruan Euskal Herriko garapenarekin loturik dagoen ikerketa gai bati.
Ikertzaileen filiazioari dagokionez, aurreko edizioetako joera mantendu da. Jasotako komunikazioen artean Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) da maizen aipatu dena. Horiez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Danimarkako Copenhagen eta Aarhuseko Unibertsitateak , Herbeheretako Radboud Unibertsitatetako lanak ere kongresuan egongo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.