Borrar
Ane Olazagoitia, Iñigo Lorenzo eta Ohiane Mendizabal ikertzaileak, Kursaalean. Lusa
IkerGazte

Ikerketa eta euskara eskutik

Ia 200 aditu euskaldunek beren lan eta proiektuak aurkeztuko dituzte Ikergazte nazioarteko kongresuan euskarazko zientzia produkzioari ikusgarritasuna emateko

Itziar Altuna

Donostia

Miércoles, 17 de mayo 2023, 17:38

Euskarazko ikerketa sustatzeko helburuarekin, berrehun aditu eta ikertzaile euskaldunek parte hartuko dute egun hauetan Donostiako Kursaal Jauregian ospatzen ari den Ikergazte kongresuan. Udako Euskal Unibertsitaeak (UEU) antolatzen duen ekimen honek bostarren edizioa betetzen du aurtengoan, ikertzaileen arteko sarea egituratu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzeko asmoarekin. Guztira 155 aurkezpen, lau nazioarteko hitzaldi orokor, hitzaldiak eta bisitak osatzen dute egitaraua.

Hainbat jakintza arlo jorratuko dituzte partehartzaileek, hala nola giza zientziak, zuzenbidea, zientzia zehatzak, natur zientziak, ingeniaritza, arkitektura edo osasun zientziak. Askok beraien tesiak edo bukatutako proiektuak azalduko dituzte. Oihane Mendizabalen kasuan, Historia ikasi zuen eta egun tesia amaitzen ari da, arkeologia alorrean lanean ari den bitartean. «Lan talde baten ordezkari gisa nator eta Aranzadi zientzia elkarteak azken hamar urte haueten Nafarroan arkeologia egiteko erabili duen metodologia aurkeztuko dut». Ikertzaile donostiar honek onartzen duenez, lanean euskara erabiltzen badute ere, «egindakoa plazaratzeko orduan ez dago aukera asko, beti gaztelaniara edo ingelesara jotzen da», horregatik Ikergaztek eskaintzen duen aukera «oso garrantzitsua» iruditzen zaio, «euskaraz lan egiten dugunok ere euskaraz plazaratu ahal izateko gure lanak eta emaitzak».

Esfortzu berezia

Iñigo Lorenzo algortarra erizaina da eta Leioako kanpusean klaseak emateaz gain, tesia egiten ari da Osasun Publikoaren arloan, gailu markagailuen berreskugarritasunari buruz, hain zuzen, Kongresuan lan horren atal bat aurkeztuko du, horrelako ikerketa bat euskaraz azaltzen duen lehenengo aldia izango delarik, «lagun batek animatu nau», aitortzen du. Horretarako «esfortzu» berezia egin du, euskara ezbaitu bere eguneroko bizitzan erabiltzen, baina «horrelako aukera izanik, euskara sustatu behar dela uste dut, ahal dudan heinean».

Euskara beraien proiektuak aurkezteko erabiltzen duten ikertzaileak gero eta gehiago dira. Ane Olazagoitia donostiarra, biologia molekularra eta biomedikuntzan doktorea da eta tesia euskaraz eta ingelesez aurkeztu zuen. «Tesia euskaraz egitean konturatu nintzen zeinen garrantzitsua den guk honelako lana egitea, hurrengoan datozenek jakin dezaten nola idazten diren gauzak, erreferentzia izan daitekeen hizkuntza bat sortzen ari garelako». Egun EHU-ko Medikuntza Fakultateko Genetikako departamentuan lan egiten du, gaixotasun konplexuetan genetikak nola eragiten duen ikertzen. Ikergazten bere taldea egiten ari diren lana aurkeztuko du.

Ikerketak euskaraz aurkezteko aukerak «mugatuak» direla onartzen dute ikertzaile hauek, eta azken finean norberaren «erabakia» dela hizkuntza aukeraketa. Hala ere, euskaraz egiteak «plus bat» eman dezakeela uste du Ohiane Mendizabalek, «ez dagoelako jende askorik zuk ikertzen duzuna euskaraz egiten duenik eta horrek berezitasuna ematen dio zure lanari, balio erantsi bat, eta erreferente bihurtu daiteke etorkizuneko ikertzaileentzak, bide hori irekitzen eta normalizatzen joateko». Aldi berean euskarazko materiala sortzen ari dira, «osos lagungarri» izango dena etorkizuneko ikasleentzat.

Ikerketa gehiago euskaraz

Ikerketak badaki euskaraz. Hori izan zen Ikergazteren lehenengo edizioak aukeratu zuen leloa, eta zortzi urte ondoren, inoiz baina ikerlari gehiagok partekatuko dituzte euskaraz egindako lanak. Aurten sekula baino ekarpen gehiago jaso dira, 170, eta gainbegiratze-prozesua gainditu duten 155 lan aurkeztuko dira kongresuan: 52 ahozko aurkezpen, 72 mikroaurkezpen eta 31 poster. «UEU-ren helburuetako bat euskal komunitate zientifikoa tinkotzea eta saretzea da, eta hau nazioarteko kongresu bat izanik, sinergia eta jendeak elkar ezagutzea ekarriko ditu, eta guzti honek aldi berean produkzio zientifikoa bai kuantitatiboki eta bai kualitatiboki hobetuko du», adierazi du UEU-ko lehendakari den Aitor Bengoetxeak.

Inguma datu basearen arabera, euskaraz egiten diren ikerketen kopurua gora doala onartu du Bengoetxeak, «saretzea eta sistematizatzea da falda dena» dio, eta helburu hori lortzeko bidean kongresu honek horretarako balio duela ziur dago. Euskal Herriko unibertsitate guztiek bat egin dute Ikergazte kongresuarekin.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikerketa eta euskara eskutik

Ikerketa eta euskara eskutik