Borrar
Su motelean

Sukaldearen esentzia

Iraitz Vázquez

San Sebastián

Asteartea, 7 urria 2025, 02:00

Comenta

Gure historiaren errezeta'. Izenburu honekin eman zion hasiera San Sebastian Gastronomikari egunkari honek. Adimen artifizialari esker antzinako argazkiak baliatu dira Gipuzkoako sukaldeak bizi izan duen bilakaera ikaragarria azaltzeko. Etxeetako su moteletik munduko abangoardia eta inbidia bihurtzeraino. Pausoz pauso eta tentuz egindako iraultza.

Ekoizle, sukaldari, kontsumitzaile... hamarnaka izan dira prozesu horretan hartu-emana izan dutenak. Eta horren erakusle dira beste behin Kursaaleko korridoreetan, dozenaka, ikusgai dauden stand-ak. Aurtengo nobedadeetako bat Errioxako 'Emciso embutidos y jamones' postua da. Hestekietatik abiatuta gourmet porduktuak lortzeko gai izan dira Arnedillon kokatua dagoen enpresako arduradunak. Lukainka, saltxitxoi, xolomo eta urdaiazpikoei beste ikuspuntu bat emateko helburuarekin betiko zaporeei buelta emateko gai izan dira errioxarrak.

Ehizarekin hainbesteko lotura duen lurraldea izaki, Emcisok basurde haragiarekin egindako lukainka zaporetsua da beren izarretako bat. Aurtengo Gastronomikara egindako lehenengo bisita izanda, produktu berri batekin egin nahi izan dute aurkezpena. Gazta urdina duen saltxitxoia. Ahoan gaztak hartzen du lekua lehendabizi eta gero haragia doa gailentzen. Kontsumitzaileari aho-zapore gozoa utziz. Familia-enpresa honek kongresuaren esentzia sendotzen laguntzen du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sukaldearen esentzia