Mahaira dagoen ibilbide luzea
Konturatu garenerako Gastronomikak beste edizio bati eman dio amaiera. Hiru egunez munduko sukaldari garrantzitsuenek beren jakituria erakusteko aukera izan dute Kursaalean. Eta hor dago kongresuaren gakoetako bat askorentzat, Donostian lortzen den gertutasuna ekoizleen, sukaldarien eta kontsumitzaileen artean.
Aurtengo beste berritasunetako bat Verdunavarrekoak izan dira. Gutxinaka-gutxinaka familia enpresa bat bezela sortu zenak orain 10.000 produktu baina gehiago dauzka katalogoan. Beren ardura nagusiena ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubi-lana egitea da. Beheko solairuan jarrita izan duten stand-ak ideiak elkarbanatzeko gune bezala balio izan du. Baina enpresa nafarreko arduradunak ez dira geldirik egoteko jaioak eta horren erakusle da Donostiara ekarri duten proposamena. Azpeitiko Saniitorekin elkarlanean totopo bereziak sortu dituzte glutenik gabekoak, beganoentzat egokiak eta %100 naturalak: «Lagunekin mokadutxo bat edo snack zaporetsu eta osasungarri bat eguneko edozein ordutan hartzeko aukera ematen dizu», diote.
Lan egiteko modu honen erakusle ere bada Kofradia Itsas Etxea. Euskadiko artisau-arrantza balioan jartzea du helburu. Sektorean dagoen errelebo faltaren jakitun, bisitak, elaborazioak eta beste hainbat esperientzia antolatzen dituzte ekoizle eta kontsumitzaileak harremanetan jartzeko. Mahaira dagoen bidea oso luzea baita.