Borrar
Pilota

Jokin Altuna: «Azken parranda abuztuan Ezcarayn egin nuen Bikuña, Darío eta kuadrillako lagunekin»

«Oso egunkarizalea naiz eta kirol berriez gain, bestelakoak ere irakurtzen ditut»

Joseba Lezeta

San Sebastián

Asteazkena, 23 abendua 2020, 06:29

Comenta

-Superstiziosoa zara?

-Beharbada bai. Halere, konturatzen zara ez duela ezertarako balio. Maniak ditut.

-Zein gerriko erabiltzen duzu?

-Azkenaldian beti berak, gorria eta urdina. Badira urte batzuk ez ditudala aldatu. Duela gutxi emakume batek nire izena idatzita duten bi gerriko eman zizkidan. Oparia direnez, etxean gordeta ditut.

-Zapatilak sarri aldatzen dituzu?

-Lauzpabost hilabetean behin, gutxi gorabebehera. Entrenamenduetarako pare bat dut eta partidetarako beste bat. Berdinak. Pixka bat gastatutakoan erosten ditut berriak.

-Bereziak diren partidetako kamisetak gordetzeko ohiturarik baduzu?

-Txapelak irabazitako egunetakoak bai. Bestela, eman berri dizkigutenak ditut: CaixaBank eta Eusko Label etxeen iragarkiak dituztenak eta publizitate gabekoak. Baina lehengoetatik ez dut bakar bat bera ere.

-Telesaila?

-'La que se avecina' gustura ikusten dut. Entretenitu egiten nau.

-Zinera joaten naiz?

-Dezente aldiz, baina egungo egoeran ia irten ere ez naiz egiten. Lehen baino denbora gehiago ematen dut etxean eta pelikulak zein futbol partidak ikusten ditut telebistaz.

-Irakurzalea?

-Ikasle garaian gehiago. Gerora utzi egin dut. Hori bai, oso egunkarizalea naiz. Kiroletako berriez gain, bestelakoak ere irakurtzen ditut.

-Egingo zenukeen bidaia?

-Leku politak bisitatu ditut. Ibiltaria baino leku batera joan, atseden hartu eta ondo jan zalea naiz. Edozein tokitan disfrutatzen dut.

-Gabonetan zerbait jateko kapritxorik baduzu?

-Langostinoak asko gustatzen zaizkit. Baita urdaiazpikoa ere. Lehen oso okelazalea nintzen, baina geroz eta arrain gehiago jaten dut. Arrain-saltzaile ona dugu Amezketan. Pozik jango nuke finalaren ondoren lupia edo erreboiloa.

-Finalak erabat baldintzatuko dizkizu gabon jaiak.

-Bai, hala da. Alderdi horretatik ohituta nago. Aurreko urteetan ere jokatu izan ditut partidak Eguberri eta Urteberri egunetan. Finala desberdina da, baina elikadura plangintza berari eutsiko diot. Gurasoekin eta arrebarekin bazkaldu eta afalduko dut. Beste senideekin ezin gara bildu aurten. Eguberri goizean entrenamendua tokatzen zait.

-Olentzerori ala Erregei oparirik eskatu al diezu?

-Tipikoa da, baina egungo egoera hau ahalik eta azkarren konpontzea da nire desioa. Jendea osasuntsu egon dadila, ez dezala sufritu eta, horrez gain, bizitzen hasi. Ez da batera erraza izaten ari.

-Loteriarik jokatzen al duzu?

-Aspe enpresako zenbakia hartu nuen, baina horrez gain aita eta ama arduratzen dira horretaz. Beste hainbat bezala, zorte gutxikoa naiz.

-Noiz egin zenuen azken parranda lagunekin?

-Buruz buruko finalaren ondoren, lagunak etxe baten bilduta zeuden eta ikustera joan nintzen. Hiru ordu laurden iraun nuen. Ez nengoen jaitarako. Azken parranda abuztuan egin nuen. Daríok, Bikuñak eta kuadrillako lagunek elkarrekin afaldu genuen Ezcarayn. Goizaldeko hiruretan dena itxi zuten.

-Txakurrik baduzu etxean?

-Ez. Amari sekula ez zaizkio gustatu. Nik bat ekarriko nuke, baina etxean gurasoek agintzen dute.

-Pilotari ez bazina, zertan lan egingo zenukeen?

-Pilota da nire pasioa, gazte hasi nintzen profesionaletan eta nire burua ez dut beste ezertan ikusi. Erabat kirolzalea naiz. Hori bai, dakidan apurra umeei erakusten saiatzen naiz. Pozik gainera. Dena den, erretiratutakoan beste zerbaitetan hasi beharko dut...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jokin Altuna: «Azken parranda abuztuan Ezcarayn egin nuen Bikuña, Darío eta kuadrillako lagunekin»

Jokin Altuna: «Azken parranda abuztuan Ezcarayn egin nuen Bikuña, Darío eta kuadrillako lagunekin»