Borrar
'Arria V'.a, bere aizkorarekin. ROYO
Herri kirolak

Xabier Orbegozo: «12 urterekin Kintopeko txapelketan hartu nuen parte; uzteak pena emango dit»

'Arria V'.a, Aizkolaria ·

10 altxaldi emango dizkio 100 kiloko zilindroari, mendi maratoia osatuko du Tolosaldeako hiru tontorretan eta 10 kanaerdiko moztuko ditu bihar Ibarrako plazan

Iñigo Goñi

Donostia

Larunbata, 5 ekaina 2021, 09:55

Comenta

Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak bere azken desafioa izango du bihar aurrez aurre eta herri kirolean azken hitza ozen entzutea nahi du. Ez da nolanahiko erronka izango: Ibarrako Emeterio Arrese plazan 10 altxaldi emango dizkio 100 kiloko zilindro zaharrari; ondoren, 43 kilometroko ibilbidea egingo du Tolosaldeako Hernio, Uzturre eta Erriozpe tontorren barrena 5.600 metroko desnibel metatua gaindituz; eta amaitzeko Arrese plazan hamar kanaerdiko moztuko ditu. Goizeko 08:00etan ekingo dio marka saiakerari eta 6 ordu azpitik osatu nahi ditu lan guztiak, 14:00ak baino lehenago amaitzeko asmoarekin.

Behin desafioa osatuta agur esango dio bere kirol ibilbideari historikoa izango den erronkarekin. Arria V.a beti egon da herri kirolari lotua. Aitona, Ignacio Orbegozo 'Arria I'.a izan zen, aita Jose Ignacio Orbegozo 'Arria II'.a eta osaba Jexux Mari Orbegozo 'Arria III'.a. Denak ere garaiko aizkolaririk onenetakoak eta aizkolaritzaren historian egon diren izen handienetakoak. Xabier Orbegozo 'Arria V'.a ere historian sartu da merituekin. 31 urteko ibilbidea egin eta gero herri kirolen munduan 2020an erabaki zuen erretiroa hartzea.

Azkenengo saioaren aurretik azken entrenamenduak egin ditu. «Aurreko igandean egin nuen lan erdia baino zerbait gehiago. Hala ere, egunean bertan egin behar dut nire lana eta edozein akatsek pikutara bota dezake lan guztia. Gel batek ondoeza sortzea nahikoa da, tripetatik sufritu dut gehiena entrenamenduetan».

83 kilorekin 13 galdu ditut

Sei hilabetetan buru belarri prestatu du erronka eta nabari da kilotan sartuagoa dagoela. «83 kilotan nabil, inoiz baino gutxiago. 13-14 kilo galdu ditut. Asko sufritu dut prestakuntzan». Hasiera batean Zegama-Aizkorri mendi maratoiarekin batera egin behar zuen erronka, baina bertan behera geratu zen. Horrek B plana martxan jarri beharra ekarri zuen eta Arria V.a oso gustora dago ibilbide berriarekin. «Hiru tontorrak ere oso gogorrak dira, gora-behera ikaragarriak ditu eta penditza latzak. Aurrena Herniora igoko naiz, gero Uzturrera eta azkenik, Erriozpera. Hanka leku hobea du, baina 200 metroko desnibel handiagoa ere bai».

Arria Ibarran bizi da eta Udalaren laguntza eskertzen du. Kirol ekitaldia izan beharrean, kultur ekitaldi bezala iragarri da eta horrek jendea egotea ahalbideratu du. «Aulkiak jarriko ditugu plazan zehar segurtasun neurriekin, 400 aulki inguru».

Aizkolari handienen aurka

Amaiera guztiak sortzen dute zirrara eta gehiago Arriak izan duen ibilbide oparoarekin. «Pena pixka bat ematen du. Hamabi urterekin kintopeko txapelketan parte hartu nuen Patxi Mindegiarekin batera. Berak 16 urte inguru zituen. Gero ere urte batzutan utzi egin nuen aizkolaritza. Xabier Zalduaren aurkako apustuarekin ekin nion ibilbide berriari». Apustuen bidearekin jarraitu zuen, baina apustu konbinatuetan ere hasi zen lehiatzen. «Denetarik egin dut eta ez naiz damutzen. Aizkora hutsean handienen aurka jokatu ditut apustuak; Mindegia, Olasagasti, Larretxea... baita Iker Vicente, Zaldua, Etxeberria, Daniel Vicente, Otaegiren aurka».

Kultur ekitaldia izango da eta 400 ikusleentzako aulkiak jarriko dira segurtasun neurriak betez Emeterio Arrese plazan

Batzuk irabazi, beste batzuk galdu egindako lanarekin gustora dago. «Arantzatxo txiki bat dut, pentatloia bakarka ez irabaztea. Dena ezin da harrapatu, ordea. Joan naizen lekuetan saiatu naiz, eta horrela beharko du».

«La apuesta es la esencia del herri kirolak»

Arria V siempre se ha prodigado en la apuesta y no tanto en los campeonatos. El de Errezil lo tiene claro. «La apuesta es la esencia del herri kirolak y si se pierde la apuesta los herri kirolak se convertirán en simple folclore y va a desaparecer como deporte. Eso no me gustaría verlo, pero me da pena que los mejores aizkolaris sean reacios a las apuestas». Y precisamente el errezildarra de 43 años, cumplirá 44 en julio, ha sido el principal promotor de recuperar el pentatlón que le ha dado vida al deporte rural. «Es lo que más está atrayendo al público».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabier Orbegozo: «12 urterekin Kintopeko txapelketan hartu nuen parte; uzteak pena emango dit»

Xabier Orbegozo: «12 urterekin Kintopeko txapelketan hartu nuen parte; uzteak pena emango dit»