Sportjam Surf Test ekimenaren laugarren edizioa
Surf, skate eta bike produktuen 30 markatik gora izango dira parte-hartzaileen eskura asteburu honetan Donostian
DV
Osteguna, 1 iraila 2022, 12:26
Surf zaleek akziozko azken berrikuntzak eskura izan ditzaten asteburu honetan Kursaaletako terrazetan Sportjam Surf Test ekimenaren laugarren edizioa egingo da. Surf, skate, bike eta gainerako ekintza kiroletan 30 enpresa baino gehiagok garatu dituzten modelo berrienak doan probatu ahal izango dituzte. Besteak beste surfeko 300 taula eta osagarri edo surfboardak, stand ups paddle boardak, bodyboardak, surf-skateak eta e-bikeak izango dira Donostian.
Antolatzaileek aurreratu dutenez berrikuntza gehienak surfarekin lotuta daude. Azken urteetan surf zaleek gehien eskatu duten Mulder enpresa artisauaren karpa beste urtebetez izango da Sportjam Surf Test ekimenean, baita Asturiasetik gerturatuko den Vita Surfboards enpresa. Bestetik, Decathlonek surf taula puzgarria, Dakinek bere motxila eta osagarriak edota Awa Sunglasess-ek flotatzen duten betaurrekoak, mundu mailan lehenak, aurkeztuko dituzte.
«Surf taula bat probatu nahi baduzu, Zurriolara eraman eta surf egin ahal izango duzu; bizikleta elektrikoa probatu nahi baduzu, Donostiako bidegorrietatik probatu ahal izango duzu. Horrela, azoka hiri osora zabaltzen da, eta ez da erakusketa-espaziora mugatzen. Askoz libreagoa, biziagoa eta errealagoa da», azaldu du du Stan Polok, erakusketaren antolatzaileak. Horretarako ekimenaren webgunearen bitartez inprimaki bat bete eta agiri zein dokumentazioarekin azokara bertaratu behar da.
Sportjam Surf Test ordutegia:
-
Tokia: Kursaaleko terrazetan (Donostia)
-
Ostirala, irailak 2: 16.00 – 20.00.
-
Larunbata, irailak 3: 11.00 – 20.00.
-
Igandea, irailak 4: 11.00 – 19.00.
Mugikortasun ekologikoa ere presente egongo da edizio honetan Voltaway bezalako enpresen eskutik. Asteburu honetan bere mugikortasun irtenbide guztiak aurkeztuko ditu. Aire retro bat duten e-bike elekronikoetatik, surflariak edo abenturazaleak eta e-skate edo e-scooter hiritarrenetaraino.
Ostiralean, irailak 2, hasiko da eta igandeak, irailak 4, amaituko da. Sarrera doakoa da eta ordutegia honako hau izango da: ostiraletan 16: 00etatik 20: 00etara, larunbatean 11: 00etatik 20: 00etara eta igandean 11: 00etatik 19: 00etara.