Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gorka Estrada
Hiru Hondartzetako Krossa

Hainbat jarduera sustatuko emakumeen parte-hartzea bultzatzeko

Urriaren 12an izango da Hiru Hondartzetako Krossa, 4.000 pertsonek parte-hartzea aurreikusten da eta %55a emakumeak izatea da jomuga

J. A.

Asteazkena, 13 abuztua 2025, 17:36

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak, Emakumeok Mugimenduan programaren bitartez, jarduera sorta bat jarri du martxan Hiru Hondartzetako Korssean parte hartu nahi duten emakumeak animatu eta prestatzeko, Donostian 2025eko urriaren 12an XXXV. edizioa ospatuko duen lasterketa honetan parte har dezaten. Espero da aurten 4.000 korrikalarik hartuko dutela parte.

Proba enblematiko honek 10 km-ko ibilbidea du Donostiako hiru hondartzen inguruan eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Aurten, berdintasunaren helburuan beste aurrerapauso bat egin nahi du, emakumeen % 55eko parte-hartzea lortuta. Horretarako, Emakumeok Mugimenduan programan prestakuntza fisikoa, formazioa eta motibatzeko laguntza biltzen dituen proposamen bat diseinatu dute. Ekimen hori bideratzen zaie adin eta maila guztietako emakumeei, korrika egiten hasten direnei nahiz hobetu edo berriz kirola egiten hasi nahi dutenei, eta komunitate aktibo eta solidario bat sortzea baliatu nahi du horretarako. Jarduera hauek aurreikusi dira:

8 asteko entrenamendu programa, bi intentsitate mailarekin eta korrikalarientzat indarra eta mugikortasuna lantzeko berariazko errutinekin, azalpen bideoekin osatuta.

Aurrez aurreko bi entrenamendu, Apalategi Woman dendan (Gipuzkoa plaza) hasi eta amaituta, irailaren 22an eta urriaren 6an.

Bi hitzaldi ireki Kirol Etxean: 'Korrika egitea eta zoru pelbikoa', irailaren 15an eta 'Indarra eta lasterketa' – irailaren 29a, astelehena.

Programa zuzendu eta ematen dute Rosa Fernández zoru pelbikoko, mugimenduko eta klimaterioko espezialistak, eta emakumeentzako ongizateko, autoestimuko eta hazkundeko esperientziak sortzen dituen Ana Araujok, Kikusu elkartearekin lankidetzan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbat jarduera sustatuko emakumeen parte-hartzea bultzatzeko

Hainbat jarduera sustatuko emakumeen parte-hartzea bultzatzeko