Borrar
Bi mila haur baino gehiago bildu dira goizean Belodromoan 'Totoro auzokidea' filma ikusteko.

Ver 24 fotos

Bi mila haur baino gehiago bildu dira goizean Belodromoan 'Totoro auzokidea' filma ikusteko. Fernando de la Hera
Zinemaldia | 'Ikastetxeak Belodromoan'

Totorok ongietorria egin die gaztetxoei Belodromoan

2.000 haur baino gehiagok 'Totoro auzokidea' filma ikusi dute goizean 'Ikastetxeak Belodromoan' ekimenaren lehenengo jardunaldian

Itziar Altuna

Donostia

Ostirala, 19 iraila 2025, 13:51

Comenta

'Ongi etorri Zinemaldira!' oihu eginez eta txaloka eman diote hasiera zinemaren festa handiari gaur goizean belodromoan bi mila haur baino gehiagok. Inaugurazio ofiziala baina ordu batzuk lehenago Zinemaldiko ikusle gazteenek Totororen abenturekin hasi dute eguna. Pantaila handiari adi-adi begira, txaloka eta barrez erantzun dituzte Totoro, Satsuki eta Mei protagonisten agerraldiak. «Hemen ikustea askoz hobeago da», zioen Mendiola ikastetxeko Gallek. Pelikula gurasoekin ikusia zuen lehenagotik, baina «gaur gehiago disfrutatu dut» aitortzen zuen amaieran.

Zinema eta zientzia uztartzeko jomuga duen Ikastetxeak Belodromoan ekimenaren barnean, aurten 'Totoro auzokidea / Tonari no Totoro' (Hayao Miyazaki, 1988) pelikula ikusiko dute 6 - 11 urteko 80 bat ikastetxeetako 13.000 ikasle baino gehiagok sei saioetan (lehenengoa ostiral honetan izan da). Donostia Zinemaldiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Euskadiko Filmategiak elkarrekin antolatuak, animazioko zinema japoniar klasiko honen emanaldiak basoko misterioetan barneratuko ditu haurrak, hango biztanleek osatzen duten ekosistema liluragarria ezagutarazteko, naturan oreka ekologikoa eta biodibertsitatea babestea zein garrantzitsua den nabarmenduz.

Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago ikasleak Belodromoko harmailak betetzen hasi dira. Ilaran eta taldeka joan dira sartzen, eta itxaronaldia girotzeaz Ugaitz Alegria aurkezlea arduratu da. Hamarrak jo eta minutu gutxira azaldu da bigarren aurkezlea, Pepper robot soziala, eta berarentzat izan da goizeko lehen txalo zaparrada handia. Bien artean gogorarazi diete haurrei Donostia «zientzia hiria» dela eta laster hemen izango dela mundu osoan dauden hiru ordenadore kuantikoetako bat. Ondoren, Nahia Gartzia Bengoetxea, Neikerrreko ikerlaria azaldu da pantaila handian, baso-lurzorua ikertzen egiten duen lana azalduz eta basoak bisitatzera joateko gonbida luzatuz.

Pepper robot soziala eta Ugaitz Alegria aurkezlea. Fernando de la Hera

Dantzan agurtu dituzte haurrak bi aurkezleak pelikulari paso eman baino lehen. Eta lehen doinuekin hasi dira umeen txalo eta barre urduriak. Adi-adi jarraitu dute Satsuki eta Mei ahizpen istorioa. Hauek bere aitarekin landetxe berri batera joan dira bizitzera. Harritu egingo dira, laster, ohartzean etxe hartan nahiko ezohikoak diren izaki batzuk bizi direla eta oso bizilagun arraroak dituztela; horietako bat Totoro da, basoko izpiritu bat, protagonistei arazoak sortzen zaizkienean itxaropena berraurkitzen lagunduko diena.

Txaloka eta filmeko abestia kantatuz agurtu dituzte haurrek Totoro eta beste protagonistak. Jakintza Ikastolako Maddi, Uxue eta Naiarak ez zuten istorioa ezagutzen eta «asko» gustatu zaiela aitortzen zuten. «Bukaera izan da gehien gustatu zaiguna», zioten lotsati, eta baita «ikastola orduak galtzea», barrez.

Filma euskara bikoiztutan emango da, euskarazko azpitituluekin. Lehenengo emanaldi honetara hurbildu dira ere Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko Zuzendaria; Ricardo Diez Muiño, DIPC-ko zuzendaria; Elena Lazkano, RSAIT Robotika eta Sistema Autonomoak ikerketa taldeko arduraduna (Informatika Fakultatea) eta Nahia Gartzia Bengoetxea, Neikerreko ikerlaria.

2019az geroztik, Donostia Zinemaldian programatzen diren eskola-zinemako saioek DIPCren eta Euskadiko Filmategiaren lankidetza dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Totorok ongietorria egin die gaztetxoei Belodromoan