Hollywooden igurtzia ote zen egokiena nouvelle vagueko musa izandakoaren historia kontatzeko? Ez nago ziur. Kristen Stewarten lana bikaina da, baina onartuta ere zinema funtsean arte sinplifikatzailea dela, erkinegia begitantzen da istorioaren bizkarrezurra, pasarelako modelo batena bezain: FBIko langile gaztea Captain Americaren komikien zalea da; Romain senar frantsesak egonarri handia du harreman kontuetan (frantsesa dela, alegia); Seberg zelatatu egiten dute inteligentzia zerbitzuek, baina horren neurotiko izateak ere ez dio batere mesederik egiten. Erantsi horri sexu endredu apur bat (ez gehiegi eta ezta esplizituegia ere). Pantera Beltzei dirua eman arren, Seberg kanitxe tamainako diba-zakur baten jabe da. Zuria da, ordea, benetako pantera, eta kanitxeak gutxi ahal lezake piztia zuriaren aurrean, eskrupulurik gabeko gobernu iparramerikarra edozertarako prest baitago komunitate beltzaren iraultza zapuzteko.
Topikoari men eginez, bada, jakina, kontzientziaren harra ziztaka darabilen agenterik («FBI barruan ere badago jende sano jatorra!»). Zuzendariak martiriarekin parekatu nahi du hasieratik Seberg, eta paralelismo ageriko hori indartzera datoz gidoiko itzulinguru guztiak. «Suarekin jolasten dena erre egiten da» izan zitekeen gantxo komertziala. Otto Premingerren filmean Joana Arc-ekoaren rola betetzen ari zela Jean Seberg istripuz erre izana aukera-aukeran datorkie gidoilariei, bidenabar. Esker oneko film horietakoa da 'Seberg', baina esker oneko filma eta film ona, gauza bera ote da?
Ez al da deigarria, bestalde, FBIko langileen idazle sena? Zenbat txosten eta gutun faltsu idazten dituzten, prefosta! Hau bezalako filmak ikusita, pentsa genezake ez dela Moby Dick amerikar nobelarik handiena, baizik eta zerbitzu sekretuek atalka idatzi izan duten nobela kolektibo mardul bezain amaigabe hori, kolore guztietako gezurrez gatz-ozpindutako karpeta marroi soiletan gordetako hipertestua.
Moby Dick piztia iheskorra zuria dela, alegia, baina agian ez dela zehazki balea bat.
Más Zinemaldia
- El Zinemaldia sube el telón
- La alfombra roja. Los 'stilettos'de Kristen y la pajarita de Karra
- «Hemos hecho un 'Patria' con personajes reales»
- Stewart: «Rechazo la idea de que el público tenga derechos sobre ti por haberte puesto ahí»
- Neil Jordan: «Me gusta este festival porque el jurado es parte de la audiencia»
- ¿Qué esperan los donostiarras del Festival de Cine?
- El que abre y cierra los horizontes
- 'Blackbird' llena de lágrimas la apertura del 67 Festival de San Sebastián
- Que hagan más pelis los extranjeros, por Alberto Moyano
- Es preferible reír que llorar. ¿O no?, por Mitxel Ezquiaga
- Demasiado pronto para la fatiga, por Mikel G. Gurpegui
- ¿Cuánto sabes del Festival de Cine de San Sebastián?
- Especial 67 Festival de Cine de San Sebastián
-