Borrar
Sanferminei buruzko saio berezia emitituko da gaur 'Ez da Posible!' programan. EITB

Sanferminei buruzko saio berezia 'Ez da Posible!' programan

Azken 40 urteetan Euskal Herriko jaietako momenturik onenen errepasoa egingo duten bost saioetako lehena emitituko da gaur gauean ETB1n

DV

Donostia

Asteartea, 6 uztaila 2021, 13:03

Comenta

ETBko erreportariek bizi izan dituzten momenturik deserosoenak, kalean harrapatutako 'parrandazalerik' bitxienak, urtez urteko txupinazoaren eboluzioa, 2013an udaletxe aurrean jarritako ikurrin erraldoiaren momentua... Denetarik ikusiko da 'Ez da Posible!' saioak artxiboan arakatuta egingo dituen udako bost atal berezietan, bakoitza Euskal Herriko jai batean girotua.

Pandemia dela-eta, 2021ean ere ezin izango ditugu gure herri eta hiriburuetako jaiak ospatu; hori dela-eta, 'Ez Da Posible!' programak euskal jaiei buruzko atal bereziak eskainiko ditu, Euskal Telebistako harribitxiekin horiek denak gogoratzeko. Lehen atala gaur emitituko da 22:30ean sanferminak gogoan. Ordubeteko tartean, azken 40 urteetako momenturik onenen errepasoa egingo da.

Ohikoa den bezala, umorea eta giro ona izango dira saio bereziaren ardatz nagusiak, besteak beste biral egin ziren uneak eta askok memorian iltzatuta dauzkagunak berreskuratuz, bai parrandakoak zein ETBko hainbat programetan bizitakoak.

Artxiboak eskatzeko aukera

982ko abenduaren 31an piztu zen lehenengoz ETB; eta, orduz geroztik, 13.600 egun inguru daramatza etengabeko emisioan. Ia 40 urte horietako artxiboan topatutako harribitxiekin osatu dira orain arte emititutako 'Ez da Posible!' saioak.

Nahi izanez gero une horiek eskatu eta proposatzeko aukera du ikusleak, bere burua grabatuz eta zergatik ikusi nahi dituen esanez 665 33 47 45 WhatsApp zenbakian edota saioaren Instagram kontuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sanferminei buruzko saio berezia 'Ez da Posible!' programan

Sanferminei buruzko saio berezia 'Ez da Posible!' programan