Borrar
Natura Bizia

'Natura bizia' filma, bihar gauean ETB1n

Lexeia Larrañaga zuzendariaren dokumentala euskal biodibertsitatean zehar grabatu da

Lunes, 6 de septiembre 2021, 17:45

Comenta

Lexeia Larrañaga zuzendariak filmatutako 'Natura bizia' dokumentala eskainiko du bihar gauean 22:30etik aurrera ETB1 kateak. Hego Euskal Herriko biodibertsitateari buruzko pelikula Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara doa, lurraldeko naturan barrena bidaia zirraragarria proposatuz.

Dokumentaleko 81 minutuetan zehar itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak eta beste hainbat paraje zoragarriz gozatzeko aukera izango du ikusleak.

Irudi harrigarriok lortzeko, 280 egunez, besteak beste, Barrikan, Urdaibain, Zumaian, Hondarribian, Urkiolan, Gorbeian, Aizkorrin, Aralarren, Toloñon, Iratin, Bardean, Irunberrin, Salvadan eta Salburuan grabatu dute. Nahi duen orok eitb.eus webgunearen bitartez ere jarraitzeko aukera izango du.

Buruko Osasuna Biba Zuek saioan

Arratsaldean emitituko den 'Biba Zuek!' saioan Nerea Alias aurkezlea izango da Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidatutako programaren gonbidatu nagusia. Aste honetan bertan ETB2 katean estreinatu duen 'Esto No Es Normal' lehiaketa izango du mintzagai, besteak beste. Ildo horretan, anoetarrak ETBn izan duen ibilbide oparoaren laburpena erakutsiko du Jon Garatek

Horretaz gain, saioko lehen orduan buruko osasunaz hitz egingo dute eta hainbat atal berri aurkeztu, Maitane Ormazabalek edo Mikel Elizegik esaterako. Ohi bezala, Aritz Ganboak kontu interesgarriak ekarriko ditu eta ez dira faltako saioko kolaboratzaile mitikoak: Vidal Salcedo medikua, Agus Barandiaran musikaria, Marta Elvira, Jon Artano eta Ana Goitia kazetaria, etab.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Natura bizia' filma, bihar gauean ETB1n

'Natura bizia' filma, bihar gauean ETB1n