Borrar

Londresen hasiko da aro berria 'Tribuaren Berbak' saioak

Ikus-entzunezkoen munduan lan egiten duen Garazi Goia, Bea Asurmendi abeslaria eta Mikel Acosta Hegoa Diskak-eko sustatzailea izango dira gonbidatu

J. A.

Ostirala, 5 abendua 2025, 14:06

Comenta

Ikusleen oroitzapenean geratu zen eta euskararen alde bitxienak erakusten zituen 'Tribuaren Berbak' (2013-2015) saioa bueltan da. Duela hamarkada bat bezala Kike Amonarrizek gidatuko du, oraingoan Izaro Arrutirekin batera. Euskararen Egunean estreinatu zen denboraldi berria eta gainerako atalak asteazkeneko emitiruko dira ETB1en 22:15ean. Noski, ostean ikusgai izango dira EITBren webgunean.

Lehen atalaren gaia hizkuntzen mundua izango da eta bi aurkezleak Londresera joango dira munduko eta Europako hizkuntzen inguruko informazio bila, eta bertan bizi diren euskaldunen zein bertako herritarren iritziak jasotzera. Tartean, ikus-entzunezkoen munduan lan egiten duen Garazi Goiarekin, eta euren proiektuak bertan garatzen ari diren Bea Asurmendi abeslariarekin eta Mikel Acosta Hegoa Diskak-eko sustatzailearekin. Halaber, European Language Equality Network erakundearen presidente Elin Haf Jones galestar euskalduna eta Edinburgon euskara irakasle Dylan Inglis elkarrizketatuko dituzte, besteak beste.

Horrekin batera, euskaraz idatzitako errotulu bat deskubrituko dute Kikek eta Izarok Big Ben ezagunaren pare-parean, Tamesis ibaiaren beste aldean, baita Euskal Herriko zazpi probintzietako euskalkien mapa 1863an argitaratu zuen establezimendua ere.

Euskara erdigunean jarrita, 'Tribuaren Berbak' saioak gure hizkuntza ardatz duten edukiak sortuko ditu, begirada positiboz eta modu eraikitzailean. Euskara munduko hizkuntzarik zaharrenetakoa bada ere, gaur egungoa, sofistikatua eta modernoa dela erakusten duten gaiak landuko dituzte, emozioa, harridura eta jakinmina piztuko dutenak. Arituen esperientziak eta bizipenak eta adituen ekarpenak bilduko dituzte, ohiko euskaltzaleak ez ezik, ikusle arruntak ere erakarri asmoz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Londresen hasiko da aro berria 'Tribuaren Berbak' saioak

Londresen hasiko da aro berria 'Tribuaren Berbak' saioak