Borrar
Bea Asurmendik 'Asteartea' diskoa aurkezteko Londresko St John's Hoxton-en emandako kontzertuko argazkia. Ione Saizar
Bea Asurmendi | 'Asteartea'

Mina «besarkatu eta onartzeko» diskoa

Bea Asurmendik 'Asteartea' kaleratu du, estreinako lana, Londresen emakume talde batean bizitako «esperientzia eraldatzailearen» eragin handia duena

Jon Agirre

Donostia

Igandea, 20 uztaila 2025, 07:35

«Zaurgarritasuna aldarrikatzeko» asmoz, hura «besarkatu» eta bizitako uneei omenaldia egiteko ondu du Bea Asurmendik (Aramaio, 1991) 'Asteartea' diskoa. Asko du «opari eta autoterapiatik», barrura begira egindako ariketatik, eta gutxi musika industriak ezarritako kanonetik. «Diskoa elkarbanatze bat izan da, ahul izate hori besarkatu nahi izan dut», dio Asurmendik. Musikan ibilbidea egina du aurretik, baina maiatza amaieran kaleratutakoa du lehen lana. Azken emaitzarekin oso pozik azaldu da eta horregatik, proiektuak atzean izan duen «lana eta esfortzua, jarritako maitasun eta malkoak ondratzeko», lehenik soilik fisikoan erosteko aukera eman zuen. Ekaina amaieratik entzungai da plataforma digitaletan. Eta proiektua babestu nahi duenak Asurmendiren bandcamp bitartez eska dezake CDa zein bertsio digitala erosi.

'Asteartea'-k ahizpatasuna eta aniztasuna ditu ardatz edo ezaugarri nagusietako bi, hein handi batean Londresen igarotako 12 urteen eraginarekin eta, bereziki, bertan parte hartu zuen emakume taldean izandako «esperientzia eraldatzailearekin». «Emozioak, haserreak, desirak, ametsak... elkarbanatzen genituen eta jainkosen mitologia bide edo tresna modura erabiltzen genuen gaiez hausnartzeko, emakume bezala bizitako esperientziak elkarbanatu eta bata bestearengandik ikasteko». Ahizpatasun sentsazio horrek babesa emateaz gain «emozioak onartzen» lagundu zion, «bai onak eta bai txarrak, eta [emozioak] partekatzean zelako boteretsua den, bakarrik ez gaudela sentiarazten du». Izan ere, Asurmendik onartzen du bolada batez ez zitzaiola erraza egin. «Sare sozialak kalte asko egiten daude, beti egon behar zara pozik eta gauza ederrak pasa behar zaizkizu. Londresen batzuetan triste egongo garela eta bizitza hori dela ikasteko prozesua izan nuen». Bildutako materialarekin disko bat osatzeko pizgarri izan zen.

Horrek, noski, ez du esan nahi Asurmendik mina edo tristura goraipatzen dituenik. «Bada ideal hori artistok triste egon behar garela, inspiratuak egoteko zerbait txarra pasa behar zaigula, eta nik ez dut horretan sinesten». Barru-barrutik egindako lana dela dio, kanpora gutxi begiratuta eta merkatuko logikak gehiegi jarraitu gabe, hura segitzeko aholkuak jaso baditu ere. «Argi neukan idatzitako abestiak eta estiloak niri gustatu behar zitzaizkidala, barnetik sortuak izan behar zirela, autoterapia modura». Adibidetzat jartzen ditu 'Oizys', musikari eginda ametsa betetzen arita ere, une ilunak direla azaltzen duena, edota 'Euterpe', oholtzatik at musikariek bizi dituzten mamuen gaia aurrez aurre hartzen duena.

'Asteartea'

'Asteartea'
  • Egilea: Bea Asurmendi

  • Ekoiztetxea: Autoekoitzia.

  • Estiloa: Pop-jazz.

  • Prezioa: 19,79 euro.

Gaia lantzea, aldiz, ez zen lehendik ezarritako helburu bat, barnetik ateratako bulkada baino. «Banekien zer kontatu nahi nuen, baina ukitzen ninduen gaia zelako edo, ez nuen letrarekin asmatzen». Hala, Jon Martin-Etxebesterekin hitz egin eta «ikuspegia eta sentitzen nuena» azaldu zion, tartean mamuaren ideia, «dena ez dela urre, jendeak artista oholtzan ikusten duela, baina izugarrizko lana dagoela: prekaritatea, ziurgabetasuna...». Eta merkatuaren inertziak ere, artistak neurtzeko maiz zenbakietara soilik jotzen baita, lan asko eginagatik oihartzun txikiagoa lortzen duten artistak, «'txikiak' direlak eta 'handiek' duten babesa falta dutela».

Industriaren inertziak

Tranpa berean jausi izan dela kontatzen du Asurmendik, esaterako Judit Neddermannekin kolaboratzeko aukeran, zenbakiak buruan izanik ezezkoa jaso zezakeela pentsatuz. Aldiz, katalanak baietz esan zuen. «Idoiak VICen kontzertu bat jo zuen eta haren bitartez ezagutu nuen, kolaboratzea eskaini ziolako. 'Klik' egin genuen eta duela bi urte edo idatzi nion galdetzen diskoan parte hartu nahi zuen». 'Klik' hori ez da esateko modu soila, ostean heldu baitzen Neddermannen 'Artean' diskoa, asurmenditarrek zein Maren, Olatz Salvador edo Izarok parte hartu zutena. Orduan ezagutu zituen aramaioarrak eta esperientzia hura «opari itzel» bezala hartu zuen, euskal eszenan azken urteetan sortzen ari den ahizpatasun horren adierazle. «Hor nagoenean –Londresen bizi da–, Idoiaren edo bestelako artisten kontzertuetara joaten nabaritu dut eta oso polita iruditzen zait. Euskal Herria ez da oso handia eta babesa senti-tzea oso garrantzitsua da».

Egindako «lana, jarritako maitasuna eta malkoak ondratzeko», lehenik fisikoan eros zitekeen; orain online entzungai da

Ahizpatasunaz gain, oso presente da aniztasuna. Bai hizkuntzetan, Asurmendik natural bizi duena, zein estiloetan. «Aniztasun hori bilatzera ez naiz joan. Etxean bietan egiten dugu, agian gaia, melodia edo erritmoak eraman nau gehiago. Estilo edo generoan berdin».

Nahiago du musikan erabiltzen diren etiketatik ihes egin eta bere musika sailkatzera ere ez da ausartzen. «Popurri bat da, ingelesezko komodina 'World Music' da», dio barre artean. Musikarekiko pasioa etxean jaso zuen, baita lehen eraginak ere: rocka –Pink Floyd, Pretenders– aitaren aldetik; kantautore musika amarenetik. Horri txikitatik izandako formazioa gehitu dio: kantu klasikoko klaseak txikitan –Whitney Houston bezalako ahotsekin «obsesionatu» omen zen– eta jada Londresen egindako musika modernoko interpretazioko gradua lehenik eta ostean Jazz kantuko masterra gehitu zizkion, nahiz eta ez duen bere burua «jazz abeslari» kontsideratzen.

«Formatu ezberdinetan oholtzaratzeko aukera ematen du diskoak»

Bea Asurmendik maiatzetik hona eskainitako kontzertu gehienetan talde osoa -Gianluca Corona (gitarra), Giovanni Cresseri (baxua), Milena Granci (pianoa) eta Demi García Sabat (perkusioa)- izan du alboan eta hurrengo aukeretan ere hala egin nahi du. «Orain diskoa atera dudala ilusioa egiten dit talde osoarekin jotzea jendeak esperientzia hori izan dezan». Baina ez da jorratuko duen molde bakarra, abestiak anitzak diren bezala, horiek oholtzaratzeko moduak ere ez direlako gutxi. «Formatu ezberdinetan oholtzaratzeko aukera ematen didate», tarteka gitarrarekin bakarrik, duo formatuan edo kontrabaxua, gitarra eta ahotsa proposamenean. «Logistika aldetik badakit tokatuko dela eta horrelako zerbait ere pentsatua daukat». Data zehatzik ezin du aurreratu oraindik, baina udazkena aldera Euskal Herrian emanaldiak lotzen ari da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mina «besarkatu eta onartzeko» diskoa

Mina «besarkatu eta onartzeko» diskoa