Borrar
Kepa Errasti, artxiboko argazkian.

Kepa Errasti aktorea, astelehen honetako 'Biba Zuek!' saioan

Errepidean bere lekua egin behar izan duten emakumeak ere izango dituzte gonbidatu: autobus gidari bat eta neska motorzale amorratu bat

Astelehena, 22 martxoa 2021, 09:48

Comenta

Tokia eginez hasiko dute astea 'Biba Zuek!' saioan. Nola? Errepidean lekua egin behar izan duten gonbidatuekin. Gipuzkoako lehen emakume autobus gidaria ezagutuko dugu eta baita neska motorzale amorratu bat ere, errepidean gizon askoren artean pikea sortzen duena.

Bestalde, Jon Artanoren Euskaldunak Munduan atalean, Eskozian bizi den emakume bat ezagutuko dute; eta, ondoren, Kepa Errasti aktorea eta gidoilaria izango dute platoan. Bera izango da bigarren orduko protagonista nagusia. Errastik Donostia Antzerki Saria jaso berri du Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanagatik. Astero, ETB1eko 'Barre Librea' saioan ikusten dugu aktore aretxabaletarra.

'Biba Zuek!' saioa astelehenetik ostiralera da ikusgai 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kepa Errasti aktorea, astelehen honetako 'Biba Zuek!' saioan

Kepa Errasti aktorea, astelehen honetako 'Biba Zuek!' saioan