Borrar
Gaizka Aranguren. eitb

Ikastolen sorrera, 'Itxi Liburuak' saioaren azken atalean

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Ikastolen lehenbiziko urteetan sakonduko du garai hartako protagonisten eskutik

Asteazkena, 10 martxoa 2021, 11:30

Comenta

Asteazken honetan, 22:30ean ETB1en, Ikastolen sorreraz arituko da 'Itxi Liburuak' saioa. Honako honetan, Begoña Errazti politikari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu originalean konta dezan. 

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, Ikastolak sortu ziren lehenengo urteak oinarri gisa hartu eta historiaren mamira joko dute. Besteak beste, lehenengo Ikastola ireki zuten pisua non zegoen ikusiko dute. 

Arangurenek ez ezik, urte haietako protagonistek ere lagunduko diote Begoña Erraztiri erronkari aurre egiten. Tartean izango dira Kontxita Beitia, Ana Sarobe eta Libe Goñi andereñoak; Lore Oñederra, egitasmoan parte hartu zuen lehenbiziko gurasoetako bat; Elvira Zipitriaren ikasle izandako Arantza Garaialde, eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu

Ondoren, bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

'Biba Zuek!'

ETB1en bertan, 18:00etan hasten den 'Bina Zuek!' saioan, Bizipoza proiektuko elkarteen lana ezagutzen jarraituko dute. Bizipozak laguntza afektiboa eta materiala eskaintzen die haurren eta familien ongizatea bilatzeko helburuarekin gizarte-kezka jakin baten inguruan sortutako taldeei, eta ETB1eko programan asteak daramatzate proiektuaz hitz egiten eta bertako zenbait elkartek egin dituzten bideoklipak aurkezten. Martxoaren 10eko saioan, Biak Bat elkartearen lana izango dute hizpide, eta euskal sortzaileekin egindako Amigo bideoklipa izango da ikusgai.

Biak Bat elkartea Altsasun sortu zen 2011n eta, animaliek lagunduta, aniztasun funtzionala duten edo zailtasun sozialean dauden pertsonen ongizatea hobetzea dute helburu. Anabel Arraiza aktore eta aurkezleak jarri dio ahotsa abestiari, Mikel Urdangarinekin batera, eta platoan izango da.

Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Garikoitz Mendizabal txistularia izango da. Mendizabalek Bilboko Udal Txistularien Banda zuzentzen du 2004tik eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikastolen sorrera, 'Itxi Liburuak' saioaren azken atalean

Ikastolen sorrera, 'Itxi Liburuak' saioaren azken atalean