Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, 'Hitzetik Hortzera'n

Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan jokatu den Taldekako Xilabako finala eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu

Igandea, 9 abendua 2018, 10:46

Comenta

Bi txapelketatan murgilduko dira aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan: Taldeko Xilaban eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, hain zuzen ere.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako 11 talderen artean jokatu da aurtengo Taldekako Xilaba. Finalera iristeko, taldeek 11 saioko ligaxka eta bi finalerdi igaro dituzte. Guztira, 40 bat bertsolarik parte hartu dute xapelgoan; baita aurkezle, antolatzaile, epaile eta laguntzaileek ere. Baigorrin ospatu zen finalean Dilindan eta Mattinsalto taldeak lehiatu ziren, eta bigarrenek jantzi zuten txapela. Dilindan taldea Amets Arzallus, Hodei Renteria, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate bertsolariek osatzen dute. Mattinsalto taldea, berriz, Aitor Servier, Ellande Alfaro, Pantxika Solorzano eta Xumai Murua partaideek. Igandeko programan finaleko bertsoaldi onenak eskainiko ditugu.

Udaberrian hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta fase guztiak igarota, dagoeneko badakigu zeintzuk diren finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak: Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo Abarkas, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Igandeko programara ekarriko ditugu hiru finalaurrekoetako bertsoaldi onenak. Gogoan izan abenduaren 15ean Bilboko Miribillan izango den finalerako sarrerak salgai daudela www.bertsosarrerak.eus web atarian.

'Hitzetik Hortzera' igande honetan izango da ikusgai 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Taldekako Xilaba, 'Hitzetik Hortzera'n