Borrar

Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, 'Hitzetik Hortzera'n

Halaber, Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak izango dira entzungai

Igandea, 19 urtarrila 2020, 11:28

Comenta

Antxoka Agirre ikertzailearen doktore tesia aletuko dute igandeko 'Hitzetik Hortzera'n. 1823-2018 urte bitartean, bertsolaritzak komunikabideetan izan duen bilakaera ikertu du eta baita mugimenduaren eragiletzaren historia ere. Bertsoaldiak ez dira faltako: Elgoibarren, Elizondon, Ondarroan eta Oiartzunen izandako saioak entzungai izango dira.

Historian zehar izandako aldaketak aztertzeko leiho ona dira hedabideak. Egunkarietako paperek eta irrati uhinek garai bateko errealitate zatitxo bat gordetzen dute. Horiek ondo aztertzeak gaurkoari begiratzeko modua alda dezake. Antxoka Agirrek bertsolaritzak azken bi mendeetan komunikabideetan izan duen presentzia ikertu du.

Igandean, 'Hitzetik Hortzera'n, zerekin topo egin duen kontatuko du. 1823-2018 denbora tartea zergatik aukeratu duen azalduko du Agirrek, eta hedabideetan bertsolaritzaren presentziak zer nolako bilakaera izan duen galdetuko diote. Era berean, gertaera hori eragin duten norbanakoak aztertu ditu; zentzu horretan, azpimarragarriena zer izan den azalduko du.

Jon Barberenaren omenezko bertso saio literarioa

Elizondon bertso saio literario goxoa eta hunkigarria izan zen. Jon Barberenak gidatutako saioa izan behar zuena, bere omenezko saio bihurtu zen. Haren poemetatik abiatutako gaiei kantatu zieten Alazne Untxalok eta Julio Sotok, Dani Martiarenak gidatuta. Saioko bertsoaldi onenak ikusgai izango dira, gabonetan eta urte hasieran izan diren Elgoibarko, Oiartzungo eta Ondarroako bertso jaialdiekin batera. 

'Hitzetik Hortzera', igandean, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en; eta astelehenetik aurrera EiTB Nahieran atarian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa aztergai, 'Hitzetik Hortzera'n