Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pio Ortiz de Pinedo

Tartean konpainiaren 'Kortxoaren Dilema' obrako data berriak

«Endreduzko thriller politikoa» urtarrilaren 20an Aretxabaletan (Zaraia Aretoa) eta 26an Tolosan (Leidor Aretoa) izango da

J. Agirre

Asteartea, 2 urtarrila 2024, 16:28

Comenta

Tartean konpainiaren 'Kortxoaren Dilema' antzezlaneko data berriak jakinarazi dituzte astearte honetan. Horietatik bi, urtarrilaren 20an Aretxabaletan (Zaraia Aretoa), 26an Tolosan (Leidor Aretoa), izango dira Gipuzkoan. Oraingoz horiek dira «endreduzko thriller politikoa» gurean ikusteko aukerak. Gainerako zitak urtarrilaren 19an Basaurin; 21ean Erandion; 27an Arrigorriagan; otsailaren 2an Ermuan; eta 15ean Iruñean dira.

Egilea Patxo Telleria da eta zuzendaria Mireia Gabilondo. Interpretazioa, aldiz, Telleria berarena eta Mikel Martinezena da. Azken hau Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Sinopsiak dioen bezala, «pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da».

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Erabakia jakinaraztera doan unean bere ikasle izandako Telleria ezustean azalduko da «aspaldiko kontuak garbitzera».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tartean konpainiaren 'Kortxoaren Dilema' obrako data berriak

Tartean konpainiaren 'Kortxoaren Dilema' obrako data berriak