Borrar

Onintza Enbeita izango da Hitzetik Hitzerako protagonista

Bertsoari, bertsogintzari zein plazari asko eman dion bizkaitarraren ibilbidea errepasatuko du saioak

Iker Mendia

Ostirala, 22 martxoa 2024, 13:00

Comenta

Aurkezpen gutxi behar du Onintza Enbeitak, bertsoari, bertsogintzari zein plazari asko eman baitio hainbat urtez eta beste hainbat tokitatik. Halako esperientzia baliatuko du igande honetan Hitzetik Hortzera saioak, Mirari Martiarenarekin batera muxikarraren ibilbideari errepasoa egin eta egungo egoera mintzagai izateko, Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea baita martxoa hasieratik Ainhoa Urien, Sustrai Colina eta Xabi Igoarekin batera. Saioa 15:00etan hasiko da ETB1en.

Bertsolari famili garrantzitsuenetako bateko alaba da Onintza Enbeita. Umetatik bertsoa arnastu eta bizitu du bere inguruan, bertsotan jaio zela ere esan liteke. Enbeita izateari buruz eta bere lehen bertso plazak gogoratuko dituzte programan. Hala, ez da harritzekoa 1998an jada txapelketetan parte hartu izana. Bizkaiko lehian izan zen eta 2006tik egin diren final guztietan abestu du, 2018an txapela eskuratuta. Jon Enbeita bertsolari eta osabak jantzi zion eta Bizkaiko txapela irabazi zuen lehen emakumea da. Nagusian ere ez da atzean geratu, 200etik jokatu diren guztietan hartu baitu parte.

Txapelketetako ibilbidea oparoa izan bada, plazetan lotutako oihartzuna parekoa da gutxienez. Are gehiago Iratxe Ibarra eta Oihane Enbeitarekin Emetik bertso kabareta sortuta edota gerora izan duen parte-hartzearekin Señora Sariketa edo Ez da kasualitatea bezalako saioetan. «Bertsolari belaunaldi gazteen eredu eta erreferentea», saioak azpimarratu bezala.

Bertsotik at izandako ibilbideari ere erreparatuko dio bizkaitarrak Martiarenarekin, besteak beste politikagintzan egindako bidea edo zutabegile moduan egindako urteak. Eta aipatutako azken erronka, Bertsozale Elkarteko lehendakaritza berriko kide baita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Onintza Enbeita izango da Hitzetik Hitzerako protagonista

Onintza Enbeita izango da Hitzetik Hitzerako protagonista