Borrar
Judith Argomaniz «gogotsu eta emozionatua» dago aste-bukaerari begira.
Judith Argomaniz | Lasala

Oinarrietatik abiatuz 'Lasala 10 urte' ikuskizuna eskainiko dute bihar arratsaldean Gazteszenan

Dantza garaikideko konpainiak hamar urte betetzeagatik «hunkituta» da Judith Argomaniz, are gehiago ospakizuna «etxean» izanda

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 21 apirila 2023, 15:25

Comenta

Atzera begiratu eta Lasala dantza garaikideko konpainiak hamar urte bete dituela ospatu ahal izateak «emozio ugari» sortu dizkio azken asteotan Judith Argomanizi. Batetik, hunkituta, zorioneko eta eskertua; bestetik, harro eta pozik, eta batez ere gogotsu gaur Gastezeszenan hamarkada honetan sortutako piezarik esanguratsuenak eskaini ahal izateagatik.

'Lasala 10 urte' definitzea ez da erraza. Ikuskizuna osatzen duten piezak aukeratzea izan da lehen erronka hari eroale bat egon zedin. «Lan handia egon da atzean. Obra bat hutsetik sortzea zaila da, baina hain zurea den zerbait aldatzea ere ez da erraza», azaltzen du Argomanizek. Hala, konpainia guztietatik igaroko bada ere, ikuskizunak eskatzen zuen erritmoak bultzatuta zati batzuk eskainiko dituzte. «Ikuskizuna osorik ikusten duzunean argiago duzu zer behar duzun, zerbait azkarragoa edo motelagoa. Hasieran oso argi neukan aukeratu beharreko laburpenak zirela, baina krisi uneak ere izan dira», kontatu du umorez sortzaileak.

Aukeraketa horretan, hori bai, obrekiko fideltasun ia erabatekoa mantendu du konpainiak. «Zegoen materiala eta jantziak errespetatu ditugu, hasierako proposamenari leial izan gara, dramaturgia, argi edo jantziei dagokienez eboluzioa ikus dadin». Eta, nola ez, eskua, Lasala konpainiaren hizkuntzaren ezaugarrietako bat, oso presente egongo da. «2015ean 'Lauesku' ikuskizunarekin gehitu genituen, pilota bat eskuan bagenu bezala lan egiten baikenuen eta ordutik beti izan dira parte». Argomanizentzat ederra da gainera bere obrak zerbait adierazgarria izatea eta jendeak zerbait aitortu ahal izatea, estilo propioa dagoela esan nahi baitu.

Sortzailearentzat «eszenan indarra erakustea» funtsezkoa da, horixe bilatzen baitu berak ikusle bezala, «butakan emozionatzea», eta ikuskizunen bitartez ikuslearengan bizipen horiek sorraraztea. Horretarako konpainiak darabilen hizkuntza «dinamikoa eta zehatza» oso lagungarria da. «Antzerkira joatean esperientzia erosi eta bizi nahi dugu, bidaia bezalakoa da, betiko eramaten dituzun oroitzapenak».

Etxean ospatzeagatik pozik

Emaitzarekin «hunkituta» dago Argomaniz eta are presenteago du hari esker egindakoa ibilbidea. «Duela hamar urte Jaiotz Osarekin hasi nitzen bikote modura, ia jantzietarako aurrekonturik gabe, orain beste posizio batean gaude». Gazteszenan, «gure etxean», ospatzeak are bereziago egingo du ikuskizuna. Bertan egiten du konpainiak eguneroko entseguak eta talde teknikoa kasik familiakoa da. «Zoragarriak dira, oso eskertuta nago emandako laguntzagatik. Biran goazenean, ez da hain erraza hain talde prestua eta atsegina aurkitzea».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oinarrietatik abiatuz 'Lasala 10 urte' ikuskizuna eskainiko dute bihar arratsaldean Gazteszenan

Oinarrietatik abiatuz 'Lasala 10 urte' ikuskizuna eskainiko dute bihar arratsaldean Gazteszenan