Borrar
Hamabost urte igaro dituzte taldearen inguruan, «bizitza erdia».
Musika

Skakeitan taldearen 'azken-azkena', Oialumen otsailaren 11an

Donostian toki aproposik eta behar bezainbesteko babesik ez dutela aurkitu deitoratuz, dantzarako topaleku ezagun izan den Astigarragako Biltokian itxiko dute 15 urteko ibilbidea

Astelehena, 19 abendua 2022, 14:38

Comenta

Orain dela hilabete batzuk 'Zuekin Azkena' despedidako birari ekingo ziotela azaldu zutenetik, gelditu gabe dabiltza Skakeitan taldekoak. Orain iragarri dute «azken birako azken kontzertua»; hots, Zuekin Azken Azkena. «Azken txanpa hunkigarria izan dugu, emozioz eta sentimenduz betea. Era berezi batean helarazi diguzue guganako maitasuna, eta ez dakizue nola asetu gaituzuen!», adierazi dute.

Bada 15 urteko ibilbide oparoa itxiko duen kontzertua badu tokia eta data: Astigarragako Oialume Biltokian izango da, otsailaren 11an, «Donostialdeko eta Buruntzaldeko hainbat belaunaldirentzat, baita gutako askorentzat ere, aski ezaguna den eta dantzarako topaleku izan den» tokian,

Gogoratu dutenez, «2008an Letaman Gaztetxean emandako kontzertutik iragartzen ari garen kontzertura arte 15 urteko ibilbidea gelditzen zaigu, gure bizitza erdia. Bizitza erdia bigarren kuadrilla bat izaten, elkar maitatzen, liskartxoetatik eta nahasmenetatik ikasten, elkar errespetatzen».

Nabarmendu dute, halaber, hasierako nahia kontzertua Donostian izatea zela. Ezinezkoa izan zaie, baina, «toki egoki bat topatzea ekitaldi hau aurrera ateratzeko». Gaineratu dutenez, ez dute «borondaterik ikusi instituzioen aldetik duintasunez zerbait antolatzeko erraztasunak jartzeko». Beraz, «aurrez eskerrak eman nahi dizkiogu guregan hasieratik konfiantza eta prestutasuna azaldu duen Oialume biltokiari». Bestalde, «gure desioa ere adierazi nahi dugu Donostiako Udalak kulturari eskaintzen dion eredua guztiz aldatzeko eta benetan marka handiek babestutako jaialdietatik haratago bertako taldeak babestu eta bultzatuko dituen egitasmoak antolatzeko».

Azken kontzertua berezia izan dadin (sarrerak jada salgai daude) nahi dutenez, bidelagun izan diren hainbat artistarekin batera, taldearen ibilbideari buelta bat emango dion «ezohiko errepertorioa eramango dugu eszenatokira, sorpresekin eta abarrekoekin».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Skakeitan taldearen 'azken-azkena', Oialumen otsailaren 11an

Skakeitan taldearen 'azken-azkena', Oialumen otsailaren 11an