Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Sarrera guztiak agortuta, dena prest bost urte hauetako proiektu «garrantzitsuenerako»
ZETAK | Mitoaroa

Sarrera guztiak agortuta, dena prest bost urte hauetako proiektu «garrantzitsuenerako»

ZETAK taldeak bi kontzertu eskainiko ditu Navarra Arenan, bana gaur eta bihar, 30.000 pertsona bilduta

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 3 de enero 2025, 10:17

ZETAK-ek talde bezala bost urtean egin duen proiekturik «garrantzitsuena» hemen da. Hilabete luzeko itxaronaldiaren ostean, aste-bukaera honetan Mitoaroa ikuskizuna Navarra Arenan izango da urtarrilaren 3an eta 4an. Orotara, 30.000 lagundik gora ariko dira kantuan eta dantzan Pello Reparaz buru duen taldearekin gozatzen.

Erramun Martikorenarekin batera, emanaldi berezi honetan ondoan izango ditu Pello Reparazen taldeak Unanuko Mamuxarruak, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak, nafar eta euskal mitologia islatuko duten gonbidatu bereziak.

Izan ere, bai 'Aaztiyen' diskoak zein 'Mitoaroa' ikuskizunak ardatz ditu Nafarroako Unanuko tradizio, kultura, mito eta pertsonaiak. Horixe eskertu zien irailean emandako kontzertu sorpresan. Mamuxarroak inauterietako pertsonaiak dira, garai batean inguruko bortitzenak. Traje zuriak, burdinazko maskarak (edo katolak) eta koloretako zapiak ZETAKen azken etapa honen parte izan direnak

ETB2n zuzenean

Aipatutako bi egunetako bigarrenean EITBk zuzenean eskainiko du kontzertua 22:00etatik aurrera, ETB2n eta PRIMERAN doako streaming plataforman Xabier Garcia Ramsdenen kontakizunarekin. Komunikazio taldetik «giza baliabide eta bitarteko tekniko ugari» jarriko dituztela aurreratu dute, zehazki 20 kamera, unitate mugikor bat eta 30 profesional baino gehiago (errealizazio, produkzio, teknikari eta argiztatze arloetan).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sarrera guztiak agortuta, dena prest bost urte hauetako proiektu «garrantzitsuenerako»