Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mario Lezaun

ZETAK taldeak kontzertu sorpresa eskaini du Nafarroan

Unanuko herriari eta Unanuko mamuxorroei 'AAZTIYEN' diskoko iruditeria sortzeko 'inspirazioa' eskertzeko kontzertua eman du talde nafarrak

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 30 iraila 2024

Comenta

ZETAK taldearen 'AAZTIYEN' diskoko iruditeria sortzeko Unanuko herriko mamuxarroetatik asko edan du Pello Reparazek, azaldu duenez, eta emanaldi honen bitartez esker ona eskaini nahi izan die herriko 50 biztanleei zein inguruko udalerrietatik bertaratu zirenei. Orotara 1.000 bat lagun. Horrez gain herriak egun osoko egitaraua prestatu zuen: herri-kirolak, herri bazkaria, kalejira… «Festa handi bat txikitasunaren handitasuna aldarrikatzeko, partikularra denaren unibertsaltasuna», nabarmendu dute.

Mamuxarroak inauterietako pertsonaiak dira, garai batean inguruko bortitzenak. Traje zuriak, burdinazko maskarak (edo katolak) eta koloretako zapiak ZETAKen azken etapa honen parte izan direnak. Haiekin batera izan ziren Altsasuko momotxorroak eta Arbizuko txatarrak ere, argazki eta bideoan ikus daitekeen bezala une eta irudi ederrak utziz.

ZETAK taldetik azaldu dutenez hasiera batean kontzertu irekia antolatzea zen asmoa, baina segurtasuna lehenetsi izan behar dute azkenean. Kontuan izanda Iruñean 30.000 mila lagun batzera heldu zela Reparaz buru duen taldea, Unanuako emanaldia mugatzea izan zen azken erabakia eta langa 1.000 sarreretan ezartzea. Lehenik Unanu eta inguruko biztanleek eskuratu zituzten sarrerak eta, ostean, sortu zen ahoz-ahozkoa zela eta kontzertua publiko egin aurretik agortu ziren guztiak.

'AAZTIYEN' talde nafarraren hirugarren diskoa da eta Reparazek azaldu zuenez taldearen identitatea hobekien jasotzen duena. Kritika zein zalego aldetik konexioa lehen unetik lortu zuen eta bira luze bezain oparoa izaten ari da. Gorriz markatua dute agendan 2025eko hasiera, emanaldi bikoitza baitute 'Mitoaroa' izenpean. Urtarrilaren 3an eta 4an izango da Iruñean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ZETAK taldeak kontzertu sorpresa eskaini du Nafarroan

ZETAK taldeak kontzertu sorpresa eskaini du Nafarroan