

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Martes, 4 de marzo 2025, 12:59
Aretoetan zein kalean, musikaz hainbat eratara gozatzeko aukera emango duen XXI. Soinurbilek martxoaren 30era arte hartuko du Usurbil. Edizio berezia izango da gainera, Zumarte Musika Eskolak 40 urte beteko baititu eta eta ibilbide luzean pilatutako ikastaro, emanaldi eta bizipenak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira.
Bihar asteazkena, martxoak 5 abiatuko da Zumarteko Abesbatzen kontzertuarekin, emakumeek konposaturiko piezen protagonismo bereziarekin, eta itxiera martxoaren 30ean izango da Olatz Salvador eta Jokin Pinatxoren arteko elkarrizketarekin Gari Udabek moderatuta. Kontzertu eta emanaldiez gain, Janela argazki erakusketa, bisita gidatuak eta Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen sorreraren 50. urteurreneko ekitaldia ere izango dira.
Bisita gidatuen artean zita berezia izango da datorren asteazkenean, martxoak 12, Joan Luis Atxegak Usurbilgo organoa erakutsiko baitu. Hiru egun geroago, martxoaren 15ean, Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak Gorka Urbizuren 'Hasiera bat' (2024) lanaren grabaketa prozesuan eta lehen kontzertuetako une berezi eta intimoetan egindako argazkiak plazaratuko ditu. Erakusketa honetan «leiho» txiki bat zabaltzeko proposamena egiten da, kantuaren muinerako bidaian aurkitzen den musikariaren barne mundura gerturatzeko gonbidapena.
Ez da aztertuko den sormen lan edo prozesu bakarra izango, martxoaren 22an Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen 50 urteak ospatzeko idatzitako liburua aurkeztuko baitute, xehetasunak eta bertako pasarteak kontatuz.
Azkenik, 1992an sortu zen Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolarekin trukea egingo da 19an Usurbilen eta 27ann Hondarribian; 40 abeslarik osatutako Suhar abesbatzak kontzerua eskainiko du eta martxoaren 16an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.