Ara Malikian Gasteizen izango da bihar
Aitzina Folk X. Jaialdi Solidarioan emango duen kontzerturako sarrera ia guztiak saldu ditu
Osteguna, 29 abendua 2022, 12:31
Ara Malikian biolinaren birtuoso handiak bihar, abenduaren 30ean, Gasteizko Medizorrotza Kiroldegian eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak salduta daude, Aitzina Folk X. Jaialdi Solidarioaren egitarauaren barruan. Urteko azken kontzertua izango da, baina ez amaiera. Izan ere, 2023an ekimenak ere jarraituko du.
Malikian bere aitaren eskutik hasi zen biolinean eta 12 urterekin eman zuen lehen kontzertu garrantzitsua, eta 14 urterekin Hans Herbert-Jöris orkestra-zuzendariak entzun egin zion, eta Alemaniako Gobernuaren beka bat lortu zuen berarentzat, Hochschule für Musik und Theater Hannoverren ikasteko. 15 urterekin, musika-ikasketen goi-mailako ikastetxe ospetsu honetan onartutako ikaslerik gazteena izan zen. Ondoren, ikasketak Londresen zabaldu zituen, eta irakasle ospetsuenetako batzuen eskolak jaso zituen.
Egun 'The Ara Malikian World Tour' du erronka nagusia, «nire semea hazten ikustearen emaitza, nire hazkundearen emaitza, hots eta melodia horiek guztiak dira, berak entzun eta inspiratu dudanari eta haren bidez bizitzari forma ematen saiatzen direnak» artistak definitu duen bezala.
Itxiera Alos Quartet taldearekin
Jaialdi Solidarioak bere hamargarren edizioko itxiera data jada ezarria du. Urtarrilaren 4an izango da Antzoki Zaharrean Alos Quartet taldearen emanaldiarekin eta hamar urte hauetan jaialditik pasa diren artista ugarirekin batera. Bertan, jaialdiaren hastapenetako helburuak gogoratuko dira: folk musika eta musika tradizionala zabaltzea, eta haur eta gazteei laguntza ematea.
Besteak beste, AMAK taldeko neskak, Tarna bikote leondarra, Ana Alcaide eta Bill Cooley, Oreka TX, Gorka Bravo Barreiro, Karlos Subijana, Jose Manuel Tejedor gaitari asturiarra, Mikel Urdangarin eta Koldo Uriarte pianista arabarra, Jimmy Bidaurreta, Garazi Egiguren, Azaitz Unanue, Aizkoa Madinabeitia eta Xabi Aburruzaga izango dira oholtzan.