Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jon Maiak bidelagun ugari izango ditu Kursaalen. galder izagirre
Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldiaren bertsiorik solidarioena

Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldiaren bertsiorik solidarioena

Abenduaren 28an kontzertu berezia eskainiko du Kursaalen, eta jasotako dirua Irungo Harrera Sarea eta Kaleko Afari Solidarioak elkarteentzat izango da

Lunes, 24 de octubre 2022, 17:12

Bi hilabete pasatxo falta dira oraindik, baina salgai daude jada Jon Maiak abenduaren 28an Donostiako Kursaalen eskainiko duen emanaldi berezirako sarrerak. 28 euroko prezioa dute, eta irabazien zati bat etorkinei babesa ematen dion Irungo Harrera Sarea eta Donostiako kaleetan lo egiten duen jendeari afariak ematen dizkion Kaleko Afari Solidarioak taldeentzat izango da.

Orain urtebete aurkeztu zuen 'Kantu bat gara' (Elkar) liburu-diskoan bertsolari, idazle eta kantariak azken hiru hamarkadetan hainbat bakarlari eta talderentzat -Ken Zazpi, Benito Lertxundi, Gari, Anari, Negu Gorriak eta beste- idatzi dituen 200 bat kanten lagin bat jaso zuen, horietako asko honezkero klasiko bilakatuta baitaude.

Lan hartan oinarrituta prestatu zuen emanaldia, aforo murrizketak eta pandemiari lotutako beste muga batzuk indarrean zeudela estreinatua. Urtebetean 30 emanaldi baino gehiago eman ditu Euskal Herri osoan, arrakasta handiz. Horietan izen handiko kolaborazioak izan ditu: Itziar Ituño, Lucia Lacarra, Jagoba Arrasate, Amets Arzallus, Itziar Atienza, Xabier Amuriza, Joseba Sarrionandia, Mikel Urdangarin, Julen Gabiria, Leire Bilbao eta abar luze bat. Abenduaren 28ko emanaldia iragartzeko zabaldu duten oharrean nabarmendu dutenez, «horrez gain Euskal Herrira bizitzera etorritako hainbat eta hainbat lagunek izan dute ahotsa bere emanaldi guztietan, jatorri afrikarrekoak gehienak».

Kantu bat garan Jon Maia izen handiko musikariz lagunduta dago, tartean ibilde luze eta oparoko Gorka Hermosa soinujolea edo Pello Ramirez txeloan eta soinularia baita ere eta gazteagoak diren Nacho Soto teklatuan eta pianoan eta Nerea Quincoces perkusioetan eta ahotsetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Maiaren 'Kantu bat gara' emanaldiaren bertsiorik solidarioena