Borrar
Kerobia

Kerobiak 'Hilak' diskoa kaleratu du

Boskote iruñearrak zortzi abestiz osatutako lanarekin 20 urteen ospakizunean piztu zen metxa handitu nahi izan dute

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 2 abendua 2021, 12:32

Comenta

Iruñean 20. urteurrena ospatzeko eskainitako kontzertuan jakinarazi zuen taldeak bere jarraipena. Zaleentzako sekulako ezustekoa izan zen eta olatuari segida eman dio disko berria kaleratuko dutenaren albisteak: 'Hilak' diskoan zortzi abestien bidez taldeak etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du; 'Konbate grabitatorioa' singlea lehena.

«Aurten gauza asko gertatu zaizkigu Kerobiaren 20 urteen ospakizunean, handitu nahi izan dugun metxa bat piztu zen. Konstelazioa albumaren eta eman ditugun emanaldien ondoren, Kerobiak aurrera jarraitzen du. Gainera lagun berriekin jarraituko dugu taldean», azaldu du taldeak. «Kerobiak ez du bide berri bat hasten, urte asko daramana jarraitzen du, baina esan ohi dugun bezala, inoiz ez zaizkigu bide zuzenak gustatu, edo hobe esanda, beti gorroto izan genituen norabide zuzenak».

Taldearen ohiko filosofiari jarraiki, Kerobia taldeak 'Hilak' jada bere webgunean eskegi du nahi duen orok entzun ahal izan dezan. Horretaz gain, noski, egun gutxi barru izango den Durangoko Azokaren 56. edizioan stand propioa izango du taldeak.

Aurkezpen bira, martxoan

Ez da Nafarroako boskoteak iragarri duen albiste bakarra. Ohar bitartez jakinarazi dutenez aurkezpen bira martxoaren 12an hasiko da Bilboko Kafe Antzokian.

Taldekideak:

  • Ahotsak, kitarrak: Xabi Bandini.

  • Baxua, mandolina, akordeoia eta xilofonoa: Alberto Isaba.

  • Bateria eta perkusioak: Eneko Requetibate.

  • Kitarrak: Lur Larraza.

  • Sintetizadoreak eta Hammond-a: Carlos Colina.

Kerobia taldeak 2003an kaleratu zuen lehen maketa eta Gaztea Maketa lehiaketa irabazi zuen. Ostean sei disko argitaratu ditu: Kerobia (2004), Rose Escargot (2006), Materia organikoa eta gainerakoak (2008), Papera eta kartoia (2009), Ontziak (2010) eta Supernova (2012). 2014ko uztailaren 16an bere ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen taldeak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kerobiak 'Hilak' diskoa kaleratu du

Kerobiak 'Hilak' diskoa kaleratu du