Borrar
Jon Esnaola Agirre, Eusko Ikaskuntzaren Donostiako bulego atarian.
Jon Esnaola Agirre 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' proiektua saritu dute
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria

Jon Esnaola Agirre 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' proiektua saritu dute

Konpositore tolosarrak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sariaren 2025eko aipamena jaso du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 11 de abril 2025, 14:41

Jon Esnaola Agirre konpositore tolosarraren 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' musika proiektuak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sariaren 2025eko aipamena, epaimahaiak ebazpenean «bikaintasun artistiko eta teknikoa, euskal kulturarekin eta ondarearekin duen konpromiso garrantzitsua eta, aldi berean, erreferente artistiko handiekin hitz egiteko gaitasun nabarmena» goraipatu ostean. Sariak, zein honekin datozen 6.000 euroek, ibilbideari «bultzada nabarmena» emango diotela iritzi du Esnaolak. «Musika proiektua natura defendatzeko eta babesteko kantua eta deia da, oinarri ekologista argia du», azaldu du.

Proiektua Nestor Basterretxea eskultorearen omenez sortu zen, kultura garaikidearen oinarrizko figura gisa, eta euskal nortasunean sakonki errotutako artearen bilaketan inspiratuta, eta folklore autoktonoaren elementuak jaso eta berrinterpretatzen ditu, ikuspegi abangoardista eta berritu batetik. Horrela, «egungo lengoaia artistikoek kultur ondarearekin modu bizian, eguneratuan eta eraldatzailean hitz egin dezaketela» agertu nahi du konpositoreak.

Esnaolaren 'Luur' interpreterentzat idatzita dago eta hamar minutu inguruko iraupena du eta Eusko Ikaskuntzak aurreratu duenez datorren udan estreinatuko du EGO Euskadiko Gazte Orkestrak, Unai Urrechoren zuzendaritzapean, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko entzunaretoetan, besteak beste.

Ez da tolosarrak euskal eskultoreen irakurketatik abiatuta konposatu duen lehen lana, aurrez Eduardo Chillidaren 'Idazkiak' eta Jorge Oteizaren 'Quousque tandem...!' edo 'Gravitaciones', 'Euskal Ahaide Kosmogonikoak', 'Luz Oscura' eta 'Atauts' izan baititu inspirazio. Ildo horretan, hain zuzen, azpimarratu du sariaren epaimahaiak «kanpoko proiekzioa duten euskal sortzaileen belaunaldi berriaren begirada garaikidea eta pertsonala».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jon Esnaola Agirre 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' proiektua saritu dute