Borrar
Urmugako mendizaleak Orhi gailurrera bidean. Urmuga

«Jendearen barruraino iritsi gara eta hori da guretzat garrantzitsuena»

Urmuga jaialdiak bere ibilbide «intentsoa» amaitu du ostegun honetan Zuberoako Ligi herrian antolatutako festarekin

Itziar Altuna

San Sebastián

Osteguna, 31 uztaila 2025, 19:33

Comenta

Zuberoako lurretan, Ligin, amaitu du bere ibilbidea Urmuga jaialdiak ostegun honetan bertakoen eta hainbat urmugalarien babesarekin. «Izugarria izan da jaialdiak ibilbide guztian jaso duen babesa, oso intentsoa izan da», aitortzen du Migel Zeberiok, Et Incarnatus Orkestrako zuzendariak eta Urmugaren arduradun nagusiak. Eguraldia azken egunetan ez dute lagun izan eta azken orduko aldaketak inprobisatu behar izan dituzte. Besteak beste, asteartean Donostiako Orfeoiak ezin izan zuen bere emanaldia Orhiko gailurrean eskaini; tenperatura 0 gradukoa izango zela aurreikusia zegoen eta azkenean Otxagabiako Muskildako ermitan burutu zen. «Baina jendea adi egon da aldaketetara eta oso ondo erantzun du», dio Zeberiok.

Azkeneko eguna ere, eguraldiak baldintzatuta egon da. Azken festa Santa Grazin egitekoa zen jaialdia, baina Ligin egin behar izan dute. «Laino asko sartu da eta kordadun instrumentuentzat hori txarra da», gogoratzen du musikariak. Hala ere, jendeak ez du hutsik egin eta eliza bete du Donosti Ereskiko Schola Gregorianistak eskaini duen kontzertua ikusteko. Udaletxeak utzitako erabilera-anitzeko gelan egin dira gainontzeko emanaldiak eguerdian. Eñaut Elorrietak, Olaia Inziartek, Iñaki Palaciosek, Horhor taldeak eta Ahaire Aizpak parte hartu dute, Et Incarnatus Orkestrarekin. «Jendea oso gustora geratu da eta asko eskertu digute hona etorri izana. Kontutan izan behar da Zuberoako herri txiki hauetan ez dela horrelako ekimenik egiten, eta askok euskal kulturarekiko lotura horren beharra sentitzen dute». Bazkari herrikoiak eta ondorengo dantzaldiak eman dio amaiera Urmugari.

Hiru aste eta 25 kontzertu

Uztailak 11n ekin zion bideari Urmugaren seigarren aldiak Angulo portuan eta 21 egunetako ibilbidea osatu dute mendizale eta musikariek. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Aragoiko herrietan barrena ibili dira, Ipuscua izenaren arrastoa jarraituz, lehenengo dokumentua azaldu zenetik mila urte betetzen diren honetan. Efemeride hau gogoan, hainbat ekitaldi berezi egin dira, sona gehien izan duena Berastegikoa izan delarik. «Izugarria izan zen hainbat lurraldetako dantzari eta musikariak elkatzea, oso emanaldi indartsua izan zen», aitortzen du Zeberiok. Egun batzuk geroago San Juan de la Peñan egin zen, «Pirinioetako bailara desberdinetako jendeak elkartuz».

Ez du Migel Zeberiok edizio honetako emanaldi jakin bat nabarmendu nahi. «Denak izan dira bereziak, bakoitza bere neurrian. Jendearen barruraino iritsi gara eta hori da guretzat garrantzitsuena». Eta auzolana eta bolondresen lana balioan jartzen ditu, «ezinbestekoak baitira honelako jaialdi batetan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Jendearen barruraino iritsi gara eta hori da guretzat garrantzitsuena»

«Jendearen barruraino iritsi gara eta hori da guretzat garrantzitsuena»