Borrar

Hurrengo diskoaren aurrerapena zabaldu du Sara Azurzak

Gartxot Unsainen kolaborazio berezia duen 'Uste ustela' singlean maitatzearen beharra aldarrikatzen du abeslari donostiarrak

Larunbata, 29 urria 2022, 18:18

Comenta

Datorren urtearen hasieran kaleratuko duen 'Hemen berriro' diskoaren lehen aurrerapena zabaldu du aste honetan Sara Azurza abeslari donostiarrak. 'Uste ustelak' da Azurzaren single berriaren izenburua, eta bertan Gartxot Unsain artistak kolaborazio berezia egin du.

Izan ere, «gaur egungo aurreiritzi, balio eta ohituren aurkako erreakzio batetik sortutako abestia» da 'Uste ustelak', eta bere helburua da «maitasuna eta maitatzea (modu ezberdinetan) aldarrikatzea, funtzionatzeko modu gisa». «Geroz eta indibidualistagoaden gizarte batean, non errealitate desberdinak pertsonen atzean ezkutatzen diren, maitatu egin behar da», azpimarratu du Azurzak.

Kanta, alegia, «freskoa da, ahaztu ezin diren erritmo eta lelo itsaskorrekoa, eta horrek entzulea gonbidatzen du abestia bera positiboki eta kezarik gabe jasotzera». Hilabete gutxi barru Azurzak Euskal Herrian pop-soulari ateak irekitzeko asmoz argitaratuko duen «album iraultzailean aurkituko dugunaren adibide bikaina da», aurreratu dute. Urte berriarekin hasi eta 2023 urte osoan luzatuko den birari izena emango dio 'Hemen berriro' diskoak.

Andoni Clavok eta Paula Egusquizak zuzendutako bideoklipa eskuragarri dago artistaren Youtubeko kanalean, eta singlea plataforma digital nagusietan entzun daiteke

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hurrengo diskoaren aurrerapena zabaldu du Sara Azurzak