Borrar
'Era', orain biniloan ere
Zea Mays

'Era', orain biniloan ere

2010ean aurkeztu zuen Zea Mays taldeak 'Negua joan da ta' singlearekin eta ordutik gehien saldu duen diskoa da

Jon Agirre

Donostia

Martes, 21 de noviembre 2023, 12:28

27 urteko ibilbidea duen taldea izanda, Zea Maysek egiten edo aurkezten duen oro albistea da ia modu automatikoan. Euskal musika eszenan erreferentziazko taldea, gutxi izango dira haien berri izango ez dutenik edo haien abestiren bat entzun eta abestu ez dutenik. Eta zer esanik ez 'Era' diskoaz, bereziki bertan dagoen eta edozein mugandik harago eraman zituen 'Negua joan da ta' kantuaz.

Orain, zale guztiak eta etorriko direnek ere 'Era' diskoaz gozatzeko aukera izango dute biniloan ere. Zea Maysek gehien saldu duena da eta orain eskura izango da bai abenduaren 6tik 10era izango den Durangoko Azokan zein taldeak ostean eskaintzeko asmoa duen kontzertueta.

2010ean ihartu zuen taldeak jauzirako lehen inpultsoa, urtebete beranduago bideokliparen zabalpenarekin gauzatu zena guztiz. Aiora Renteria taldeko abeslariak hedabide honi emandako elkarrizketa batean oroitu bezala «opari» bat izan zen. «Urte asko ibili ginen bideorik egin gabe eta Bonberenean kontzertua eskaini ostean neska bat gerturatu zitzaigun DVD batekin. 'Hau da nik egiten dudana' esan zigun. Ainhoa Moyua jartzen zuen eta bere telefonoa, 'Negua joan da eta' eta beste abesti bat zeinu hizkuntzan egiten azaltzen zen. Ikustean hitzik gabe geratu ginen, negar batean. Deitu eta 'ahi duzu gure bideoklipa izan?' galdetu genion Gauza asko guk egiten ditugu, baina kontu hori Ainhoarena izan zen».

Ordutik 'Da' (2013), 'Harro' (2016), 'Atera' (2019) eta 'Adore, Kemena, Kuraia' (2022) disko originalak eta '20 Urte' (2017), 20 urte horietako kanturik berezienak biltzen zituena plazaratu ditu talde bizkaitarrak. Ibilbide oparo horrek duen meritua nabarmentzeko eman zitzaion pasa den ekainean Adarra Saria eta argi utzi zuten etorkizunari begira zaleak lasai egon daitezkeela. «Guk aurrera egiteko asmoa dugu, lokal berria erosi dugu gainera. Badaukagu egitekoa oraindik».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Era', orain biniloan ere