'Gu Geu Garena', ETS eta Süneren azkena
Talde arabarraren Guretzat diskoko single berria da kantua, Huntzaki kidearekin elkarlanean egina.
I. MENDIA
Osteguna, 8 abendua 2022, 15:10
En tol Sarmiento (ETS) taldeak eta Sünek abesti berria aurkeztu dute, 'Gu Geu Garena' izenekoa. Plataformetara igo baino lehenago aurreratu zuen talde arabarrak sare sozialetan eskegitako mezuaren bitartez: «Azken urteetan entzun ditugun melodia ederrenetako asko berak sortu ditu. Izugarrizko poza ematen dit iragartzeak @josunearakistain eta bion artean kantu berezi bat sortu dugula ETSren disko berrirako. Eskerrik asko proiektu honi zure xarma oparitzearren! ❤️».
'Gu geu garena' abestia En Tol Sarmiento taldearen Guretzat diskokoa da, talde arabatarraren seigarrena. Genis Tranik produzitua, Sünerena ez da lanak duen kolaborazio bakarra. Besteak beste Dupla. Idoia, Buhos edo Eñaut Elorrieta ere parte dira taldearen «aro berri» bat ireki duen diskoan, ohiko ska eta pop rock estiloetatik harago joan eta folk, musika elektronikoa, kunbia edo keinu flamenkoak ere badituena.
«Guretzat Tour» deiturikoak 9 kontzertu izango ditu, momentuz, behintzat. Bira Bilbon hasiko da martxoan, eta Bartzelonan amaituko da maiatzean. Hilabete horietan zehar, hurrengo herri eta hiriak bisitatuko dituzte: Gasteiz, Iruñea, Biarritz, Azpeitia, Errenteria, Ondarroa eta Madril. Iruñeako eta Errenteriako kontzertuetan, gainera, Buhos Kataluniako taldearekin batera abestuko dute
Guretzat
-
1
Guretzat
-
2
Barkaidazu (ft. Eñau Elorrieta)
-
3
Gu geu garena (ft. Süne)
-
4
Ez dut gauza handirik behar
-
5
Itzalizazu argia (ft. Dupla)
-
6
Berriro has gaitezen
-
7
Zaindu nazazu (ft. Idoia)
-
8
Abuela maitea
-
9
Zuengatik topa
-
10
Sumendiak (ft. Buhos)
-
11
Zurekin batera
Süne Huntza taldeko Josune Arakistainek hasitako bakarkako bidea da. Aurkezpenean esan zuenez, Avicii Djaren estiloaren zalea da eta aspalditik zuen gogoa bere musika estilo elektronikoarekin uztartzeko. Bide horretan Rikki dj mutrikuarraren laguntza izan du eta oraingoz 'Sunday' kantua argitaratu du, trikitixa eta musika elektronikoa batzen dituen singlea. «Arantza bat nuen musika estilo honekin», azaldu zuen.