Borrar
Eider Saez, Nøgen taldearen 2019ko kontzertu batean. Arizmendi

Eider Saezek Nøgen taldea utzi du

Azken urte «bereziki gogor» honek bultzatu du abeslaria talde donostiarra uztera, bere Instagramean jakinarazi duenez

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 23 abendua 2021, 11:31

Comenta

«Batzuetan zaila da erabakiak hartzea, baina pausu hau ematea eskatzen dit nire bihotzak». Hala jakinarazi du Nøgeneko Eider Saez abeslariak taldea uzteko erabakia bere sare sozialetan publikatutako ohar batean. Lau urteko ibilbidearen ostean, bere bizitzako «etapa honi agur esateko unea» iritsi dela azaldu du, erabakia azken urte «bereziki gogor» honetan bizitakoen ondorioa izan dela argudiatuta.

Duela lau urte heldu zen Nøgen taldera Saez, Ane Negueruelak utzitako hutsunea betetzeko. Ordutik egindako ibilbidearekin oso eskertua azaldu da lazkaotarra. «Pertsona bezala, ikasi dut zein garrantzitsua den jende onez eta maitasunez inguratuta egotea». Ildo horretan, musikari gisa musikaren «indarra eraldatzailea» dela sentitu duela azaldu du eta «emakume bezala» argi geratu zaiola «gure ahotsa entzuna izan dadin aurrera pausuak ematea eta bide horretan gure burua zaindu eta lehenestea».

Nøgen taldeak jarraituko du

Mezu berean Saezek kontatu duenez berak proiektua utzi arren Nøgen taldeak aurrera jarraituko du. Haientzat esker hitzak besterik ez ditu izan agur oharrean eta aro berriari begira «onena» opa die «bihotzez». Zentzu horretan urte hauetan bizitakoa eskertu du Saezek, eta egunaren amaieran «bihotza astun» sentitzeak erabakia hartzera behartu duela azaldu.

2016an abiatu zen lehenik hirukote modura Ane Negueruelak ahotsa, Alex Irazustak gitarra, eta Markel Idigorasek ukelelea eta ahotsak eta ostean batu ziren Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian. Urte hauetan Nogen taldeak hiru disko kaleratu ditu: Lys (2017), Liv til døden (2018) eta Under Alt (2020). Horiekin arrakasta mordoa lortu dute, besteak beste 'Nora', 'Enarak', 'Gertu' edo 'Ez Da Ondo Aterako' kantekin.

Oraingoz, Nøgen taldeak ez du jakinarazi nor izango den abeslari nagusi berria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eider Saezek Nøgen taldea utzi du

Eider Saezek Nøgen taldea utzi du