Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
'N.H.C.I.'

Betiko filosofia era rumbareki, lan berria aurkeztu du Raimundo el Canasterok

Kolektiboak 13 kantuko 'N.H.C.I.' plazaratu du

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 5 abuztua 2025, 14:53

Comenta

«Lagunen artean momentu onak pasatzeko» asmo sinplearekin, bestelako «inolako pretentsiorik gabe» sortu du Raimundo el Canastero taldeak 'N.H.C.I.' (Bidean Produkzioak) album berria, 'No hables cuando interrumpo'. «Erabat esperimentala eta kontzeptu gabea, disko honek taldearen identitate nagusia zein den azaldu dezake, edo ez, nork daki. Eroso gaude aurrera eramango gaituzten pausoak zeintzuk diren jakin gabe, momentuan gustoko duguna eta okurritzen zaiguna egiten», azaldu dute.

Ez da erraza 18 kideko taldea hainbeste denboran mantentzea eta horretarako funtsezkoa izan da musikan baina baita bizitzan ere duten filosofia, hau da, musika egiten jolastea, musika egiteko beste modu bat balego bezala.

Rumbak batu zituen eta orain kaleratutako lanaz gain aurrez 'N.T.E.R.' (No Todo Es Rumba) plazaratu du Lizarrako kuadrillak. Zortzi kantu horiekin gizarteratu zuten euren proposamena, album-esperimentala, autoekoitzia eta «musika, patxaran eta ke onak» alde batera uzten ez zituena.

Ordutik euren kontzertuetan, «jarana hutsa», beti erakutsi dute alaitasun eta axolagabekeria mordoa. Publikoa konbentzitu dute, baina tartean ere polemikak bizi izan dituzte, bereziki Lizarrako jai-eredua kritikatzeagatik, txosnen kokagune berriaren aurka egindako adierazpenengatik eta Marta Ruiz de Alda alkateari (UPN) 'Bef D'Alda' kantuan egindako erreferentziagatik.

Alderdiak jarritako salaketaren harira, «irainak» eta «mehatxuak» egotzita, bost kideek epaitegietara jo behar izan dute. Hori dela-eta, Euskal Herriko 237 musikarik haien aldeko manifestu bat sinatu zuten. Horien artean dira, besteak beste, Anari, Arkada Social, Belako, Bengo, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Gari, Idoia Asurmendi, J Martina, Nakar, Marte Lasarte, Merina Gris, Mirua, Neomak, Nogen, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Tatxers edo Verde Prato.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Betiko filosofia era rumbareki, lan berria aurkeztu du Raimundo el Canasterok

Betiko filosofia era rumbareki, lan berria aurkeztu du Raimundo el Canasterok