Secciones
Servicios
Destacamos
Zalantzari kantu eta aldi berean «kaosaren erdian norbere barne ahotsa» berreskuratzeko grinetik aurkeztu zuen Olatz Salvadorrek (Donostia, 1990) 'Basan', gerora 'Zainak eman' (Balaunka) diskoa izango zenaren lehen aurkezpen kantua. Bide horretan su motelean baina pauso sendoz aritu da eta zuzenekoekin ere modu beretsuan aritu da. Akustiko edo modu intimoko emanaldiekin hasi ostean, 2024a amaitu bidean birako lehen zatia eskeini eta orain 2025eko zuzenekoak aurkeztu ditu.
Musika elektronikoagoarekin bildu du hirugarren disko honetan berezko duen esentzia, ez baitu alerik ere galdu poetikotasunean, letra landuetan, hitz jokoetan edota. Horixe ikusteko hurrengo zitak urtarrilaren 25a Aiako Probalekuan, otsailaren 14a Eibarko Koliseo Antzokia, martxoaren 1a Donostiako Victoria Eugenian Gure Ahotsak zikloaren baitan, martxoaren 14an Hendaiako Mendizolan Kulturgunean eta apirilaren 11n Algortako Muxikebarrin izango dira.
Aro berri honetako musika barne-barnetik nabaritako bulkada horri atea ireki dio Salvadorrek. «Niretzat beharrezkoa zen, hori lehenetsi behar nuen», onartu zuen 'Gerorik balego' single-a aurkeztu zuenean. «Progresiboki extasi itxaropentsuago» batera darama entzulea, 'Basan' kantarekin baino «are zikin, oldarkor eta basatiago». Oinarri elektronikoa eta soinu anbiental eta distortsionatuek rave kutsu bat ematen diote eta, hain zuzen, dantza katartiko baterako bidaia proposatzen du artista donostiarrak. Eta azkenik heldu zen diskoa bere osotasunean.
Noticia relacionada
Ibilbide luzea egin du jada Salvadorrek musika munduan. 2010ean batu zen Skakeitan taldera teklatua joz eta koruak eginez eta taldearekin batera arrakasta lortu zuen bai Euskal Herrian zen nazioartean, hainbat bira eginda. Modu paraleloan, 2014an bakarkako proiektua abiarazi zuen eta bi disko kaleratu ditu 'Zintzilik' (2018, Airaka) eta 'Aho uhal' (2021). Bi lanetan eta hauen zuzenekoetan kolaborazioak ohikoak izan diren bezala -Rozalen, Ivan Ferreiro-, ez dira gutxi Salvadorrek beste artisten lanetan egindako elkarlanak ere. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu artista donostiarrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.