Borrar
Santi Leonéren lehen fikziozko lanaren azala Lander Garrorena da. usoz
Liburuak

«Pertsonaiak saiatzen dira errealitatetik ihes egiten, baina ez dute lortzen»

«Pop ukitua» duten 10 narrazio bildu ditu Santi Leonék Susak argitaratutako 'Liztor mutanteak' liburuan

nerea azurmendi

Astelehena, 25 apirila 2022

Comenta

Bi saiakera zeuzkan orain arte argitaratuta Santi Leoné (Iruñea, 1972) historialariak –'Euskal Herri imajinario baten alde' (2008, Elkar) eta 'Euskal Herria XIX. mendeko bidaia-liburuetan' (2009, Alberdania )–; itzultzaile gisa, berriz, Mario Vargas Llosaren 'Pantaleon eta bisitatzaileak' (Elkar, 2011) euskaratu zuen, Zaitegi saria irabazita. Zenbait hedabidetako kolaborazioengatik ere egingo zaie ezaguna askori.

Fikziora oraintxe heldu da, baina, Susa argitaletxearen eskutik, 'Liztor mutanteak' narrazio bildumarekin. Izenburuak hori iradoki balezake ere, ez da zientzia fikziozko liburu bat. Aurkezpenean Leire Lopez Ziluaga editoreak nabarmendu duenez, liburuko hamar narrazioak «errealitatea deitzen dugun horretan kokatuta daude, baina pertsonaia askok gustura egingo lukete ihes bizi duten errealitatetik. Gehiago nahi dute, eta behin baino gehiagotan superheroi eta abarrek ematen diete 'gehiago' hori irudikatzeko aukera».

LIBURUA

  • Generoa. Narrazioak.

  • Izenburua. Liztor mutanteak.

  • Egilea. Santi Leoné.

  • Argitaletxea. Erein.

  • Orrialde kopurua. 143.

  • Salneurria. 16,15 euro.

Zinema eta komikiak oso gogoko ditu Leonék, 2012tik 2020ra zaletasun horiekin elikatu zuen 'Odolaren mintzoa' blogean erakutsi zuen moduan. «Ukitu pop bat» duen liburuan ere utzi dute arrastoa. Izan ere, «ipuinetan badago mundu erreferentzial bat superheroiek, zonbiek eta horrelakoek osatua», eta badaude errealitatea gogorra edo desatsegina edo mugatua edo aspergarria egiten zaien hezur-haragizko pertsonaiak, «hartutako erabakien eta hartu gabekoen mende» daudenak. «Aitortu gabeko fantasietan» murgilduta ere bai, batzuetan.

Alferrikako saioak

Santi Leonéren hitzetan, ipuinak «errepikatzen diren gai batzuei buruzkoak dira: frustrazioa, hartutako eta hartu gabeko erabakiak, damua... Motiboiei eta giroari dagokienez, bi multzo handi daude: literaturaren inguruko ipuinak eta harreman afektiboei buruzkoak, baina bietan du presentzia handia beste munduak».

Idazleak berretsi zuen errealitateak baduela tokia ipuinetan, baina ez direla errealistak, «pertsonaiek maiz errealitate hori fikzioaren arabera interpretatzen» dutelako. Ipuinen muina diren pertsonaiak, alegia, saiatzen dira ihes egiten «errealitatea deitzen dugun horretatik 'pop' erreferentzien bidez, baina ez dute lortzen, hortik frustrazio sentsazioa». Umore beltz samarra eta «digresiorako joera» dira maiz antzematen diren beste bi ezaugarri.

Protagonista gehienak gizonezkoak dira. «Haien ezaugarri negatiboak hartu eta muturrera eraman» ditu Leonék. «Ez dira bereziki sinpatikoak», onartu du, baina sinpatia eragiten duten etsipenak jotako (edo ez) galtzaile itxurakoak ere badaude.

Bigarren mailako pertsonaia gisa 'cameo'-ren bat edo beste egin du idazleak berak, eta ondo ezagutzen dutenek antzemango dituzte kointzidentziaren batzuk –«egoerak asmatzeko niri gertatutako pasadizoak eta anekdotak izan ditut kontuan»– baina ez dago autofikzioaren arrastorik narrazioetan. «Erabat fikziozkoa da, bete-betean fikzioa», adierazi du «irakurlea ez aspertzen» eta «ipuin bakoitzean teknika diferenteak erabiltzen» saiatuz idatzi duen liburuaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Pertsonaiak saiatzen dira errealitatetik ihes egiten, baina ez dute lortzen»

«Pertsonaiak saiatzen dira errealitatetik ihes egiten, baina ez dute lortzen»