Borrar
Ane Garcia itzultzailea R.W. Connellen 'Maskulinitateak' eleberria eskuan duela. JOSE USOZ

'Maskulinitateak', «feminismora gerturatu nahi duten gizonei gonbita»

Ane Garcia itzultzaileak R.W. Connellen eleberria ekarri du euskarara Eskafandra bildumaren baitan

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 24 azaroa 2022, 17:22

Comenta

Mundu guztiarentzat eta bereziki gizonentzako liburua. Halaxe kalifikatu dute gaur goizean Donostian egindako aurkezpenean R.W. Connellen 'Maskulinitateak' eleberria Ane Garcia itzultzaileak, Antxiñe Mendizabal Elkarreko editoreak eta Lorea Agirre Jakineko zuzendariak. Eskafandra bildumaren baitan argitaratutako zazpigarren liburua da, «feminismora gerturatu nahi duten gizonei gonbita», Garciak esan bezala. Hori bai, argi utzi nahi izan du ez dela autolaguntza liburu bat, «hainbat tresna emango dizkien ikerlana» baizik.

Ezin hobe egiten du bat 'Maskulinitateak' eleberriak Eskafandra bildumaren asmoarekin: euskal gizartean feminismoaren baitan dauden galderei erantzuteko bidean ekarpena egitea. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak aitortu bezala aspaldian zuten buruan «maskulinitatea edo gizon izatearen mandatu atzean» zer dagoen aztertzen duen liburua eztabaidara ekartzea eta Jokin Azpiazuk gomendatuta heldu zirela R.W. Connellen 'Maskulinitateak' eleberrira.

Bilduman Elkar eta Jakinek elkarlanean beste sei liburu argitaratu dituzte aurrez. Lehena 2016ean izan zen, Angela Davisen 'Emakumeak, Arraza eta Klasea euskarara ekarrita. Ostean etorri dira Virginie Despentesen 'Kin Kong Teoria', Silvia Federiciren 'Caliban eta Sorgina', Jugith Butlerren 'Genero nahasmendua', Carole Patemanen Kontratu sexuala eta Simone de Beauvoirren 'Bigarren sexua'. Liburu hauekin hainbat alorretan egindako ekarpena nabarmendu dute, esaterako intersekzionalitatea eta feminismo beltza mahai gainean jarriz, feminismo punka gerturatuz, produkzio-erreprodukzio harremanari kritika marxista, kontratu sozialaren atzean dagoen kontratu sexuala nola egituratua dagoen edo emakumea edo feminitatea nola egin eta berreraikitzen den plazan jartzea.

'Maskulinitateak'

Egilea: R.W. Connell.

Itzultzailea: Ane Garcia Lopez.

Argitaletxea:Elkar.

Orri-kopurua: 500.

Prezioa: 25 euro.

Ane Garciak aurreko sei itzultzaileek egindako lana azpimarratu nahi izan du, «sei aurrekari izanda errazagoa» delako modu feministan itzultzea. «Glosario aldetik lanketa bat dagoelako eta babestua sentitzen zarelako horrelako ingurune batean», adierazi du. Ildo horretan, itzultzaileen lana eta «pertsona inbisibleak» ez direla aldarrikatu du.

Lan eta ekarpen horren aitortzara batu da Antxiñe Mendizabal Elkarreko editoreak, bere hitzetan «ez baita gauza bera itzultzea eta modu feministan itzultzea». Ildo horretan oroitu du Eskafandra bildumak «euskarari eta feminismoari biei eskutik helduta arnasa ematea» duela helburu eta bide horretan jarraituko dutela euskal gizartean mahai gainean dauden eztabaidei ekarpena egiteko. «Pentsamendu feminista bati bideratutako bilduma batean ez dira aski eta horregatik munduko feminismoa euskarara ekartzen segituko du».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Maskulinitateak', «feminismora gerturatu nahi duten gizonei gonbita»

'Maskulinitateak', «feminismora gerturatu nahi duten gizonei gonbita»