Borrar
Las diez noticias de la jornada
Karmele Mitxelena, artxiboko irudi batean. F. de la Hera

Karmele Mitxelenaren 'Benetako zirkua'-k eskuratu du Mikel Zarate Saria

Herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatzen ditu «samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin»

J. Agirre

Miércoles, 4 de junio 2025, 16:59

Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun, 1988) idazleak irabazi du Mikel Zarata haur literaturako saria 'Benetako zirkua' nobela laburrarekin, jasotako zazpi lanetatik Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak hala ebatzita. 4.000 euroko saria jasoko du eta Elkarrek liburua kaleratuko du. Duela hiru urte ere lortu zuen 'Marrubizko uda' lanarekin

Mitxelenaren kontakizuna herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela-eta, bertako haur-talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak kontatuko dituena, «samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin».

Sari ugari irabazitakoa da Mitxelena, bai bertso idatzietan bai literaturan, haurrentzako nahiz helduentzako narratiban. Bere liburuen artean aipa litezke esandako 2022koa, 'Haragizko mamuak' (ipuin bildumen Kutxa saria, 2022), 'Zoriona edo antzeko zerbait' (Augustin Zubikarai saria 2024 eta urte bereko narratiba lan onenaren Kritika Saria).

Haur literaturako saria Mikel Zarata Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandakoaren omenez. Aurtengoa hamabosgarren ekitaldia izan da. Azken urteetako irabazleak Lur Gallastegi eta Ruben Ruiz izan dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karmele Mitxelenaren 'Benetako zirkua'-k eskuratu du Mikel Zarate Saria

Karmele Mitxelenaren 'Benetako zirkua'-k eskuratu du Mikel Zarate Saria