Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Aisain Lora. EFE

Karmele Jaio eta Iñigo Astizentzat euskarazko Euskadi Sariak

Euskarazko Literaturako saria Jaioren 'Aitaren etxea' eleberriari eman diote, eta Haur eta Gazte Literaturakoa Astizen 'Joemak eta polasak' liburuari. Miren Asiainek irabazi du, berriz, Lan Literarioaren ilustrazioa kategoriakoa

N. AZURMENDI

Asteazkena, 7 urria 2020, 12:09

Comenta

Euskarazko sorkuntza lanek eta ilustrazioak ireki dute gaur goizean Euskadi Sarien bidea, Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian. Bertan jakinarazi da euskarazko literaturari emandako sailean Karmele Jaioren 'Aitaren etxea' eleberria saritu duela epaimahaiak, eta Haur eta Gazte Literaturakoan Iñigo Astizen 'Joemak eta polasak' izan dela, haien ustez, iazko libururik onena. Literatur lanen ilustrazioari emandako saria, berriz, Miren Asiainentzat izan da, 'Un millón de ostras en lo alto de la montaña' libururako egindako lanagatik.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Datorren astean iragarriko dituzte gaztelaniazko literatura, euskarara itzulitako literatura lanak, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera sailetako irabazleak, eta sariak azaroaren 19an dira, Bilboko Azkuna Zentroan.

«Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginaz» dihardu batik bat Jaiok Elkarren eskutik argitaratu zuen «eleberri psikologikoa», zenaren «ausardia formala» eta «gizakion emozio eta kontraesanak adierazteko erakutsi duen trebezia» nabarmendi dituen epaimahaiak.

Iñigo Astiz kazetari eta poetaren 'Joemak eta polasak' liburuari buruz, epaimahaiak uste du «haur literatura peto-petoa» eskaintzen duen liburua dela. «Estilo argi eta zuzenean idatzitako hamaika poema laburrek harridurez eta ezustez beteko gaituzte, umore dotorez, tarteka baita beltzez eta makarrez ere». Literaturaren alderik ludikoena aldarrikatzen duen lana dela iritzi dio epaimahaiak. Poemategi «transgresorea», gainera, Maite Mutuberriaren marrazkien «indar eta konplizitate estetiko apartek» osatzen dute.

Miren Asiainen lan sarituari dagokionez, ilustrazioaren «estilo oso pertsonala» goraipatu epaimahaiak, eta adieraz du 'Un millón de ostras en lo alto de la montaña' liburuan, «bere sorkuntzek, natur zientzien eremuari lotutako kultura bisuala gogorarazteaz gain, estetika poetiko nabarmena« erakusten dutela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Karmele Jaio eta Iñigo Astizentzat euskarazko Euskadi Sariak

Karmele Jaio eta Iñigo Astizentzat euskarazko Euskadi Sariak