Borrar
Jon Abril | 'Isildutako eskuak'

Erreparaziorako hamalau testigantza

Jon Abrilek 'Isildutako eskuak' (Elkar) liburua argitaratu du Tene Mujika 2022ko bekaren laguntzarekin gerra ondoko Euskal Herrian emakume langileen testigantzak azalari eta errekonozitzeko

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 14 iraila 2022, 16:46

Comenta

2016an ikusi zuen errealitate hau kontatzeko beharra, urtetan isilarazi dena eta aurkeztutako emaitza, 'Isildutako eskuak' (Elkar) «poz berezia» izan da Jon Abrilentzat. «Liburua idaztea memoria ariketa bat izan da, isilaraziak izan direnei ahotsa ematea eta ikusezina agerian paratzea, ikusten ez dena ez delako existitzen gehienetan».

Horregatik, aurkeztu berri duen lanean protagonismo guztia emakumeei eman nahi izan die,«gizonek idatzi eta kontatu izan dugulako historia errelato nagusi bat sortuz» beti eta, modu horretan, «emakumea alboratuz». Adibide esanguratsu eta nagusitzat lan mundua jarri du Abrilek, bai lehen zein orain, etxetik kanpo lan egitea gizonezkoarekin lotu baita egilearen esanetan. «Frankismoak ideario bat eraiki zuen eta legeak ere ezarri zituen lan munduan ezkonduta zeunden emakumeen presentzia mugatzeko edo debekatzeko eta lanbide jakin batzuetan aritu zitezen».

Hala, 'Neskatoak' dokumentalaren aurkezpen birako erantzunak bultzatu zuen Abril proposamena garatzera. «Han-hemen ibili nintzen 80 bat herritan eta guztietan emakumeak agertzen ziren euren bizipenak kontatu nahian, eurek ere lanean ari izan zirela. Eta ez soilik neskato bezala, beste hainbat lanetan ere». Ordutik abiatutako bidea eta, bereziki, emaitza «erreparazio ariketa bat» izan dira.

'Isildutako eskuak'

Egilea: Jon Abril.

Argitaletxea: Elkar.

Orri kopurua: 256.

Prezioa: 22,5 euro.

Poliki-poliki, kontaktuen sarea baliatuta eta aurrez egindako ikerketa asko abiapuntu bezala izanda, 11 lanbideko 14 emakume elkarrizketatu ditu egileak euren «bizipenak eta errealitateak» aditzeko. Lanbideak euskal geografiarekin ere lotu nahi izan ditu Abrilek lekuaren arabera emakumeen lanbideak desberdinak izan direlako. «Ez da berdina landa eremua eta hirua, edo Zuberoa edo Bizkaiko ezkerraldea. Horrek ere isla izatea nahi nuen». Lekukotzak oso anitzak dira eta bakoitza beste hainbat gauza kontatzeko aukera izan da Abrilentzat. Besteak beste, Beratik Donibane Lohizunera neskato lanetan joandako Pakita, Seaskako lehen andereñoa izan zen Liberen istorioa, Mauleko espartigintzan 40 urtez lanean aritu den Michelle, zortzi urterekin Unai bezala lanean hasi zen Otsagabiako Mercedes, paper fabrikan lanean aritutako Mercedes eta Rosario, kontserba fabriketan urtetan egondako Josefina eta Belen, Areitio kremailera-lantegiko Pilar, multinazionalen aurka borrokan aritutako Marta, Bergarako Algodonerako Felisa, Tabakalerako Maite eta Pili edo Serafina saregilea.

Jon Artano, 2023ko udaberrian

2022ko deialdiaren beka Jon Artanok jaso zuen eta Mendigurenek prentsaurreko amaieran azaldu duenez «dena ondo bidean 2022ko udaberrian» aurkeztuko da. Bi atal izango ditu: 'Joandakoez', Hego Amerikan gertatzen da eta bertara –Argentina, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuela– joandako hainbat euskal herritarren istorioak aletuko ditu; bigarrena, 'Etorritakoez', gaur egun Latinoamerikatik gurera migratu eta garbiketa eta zaintza lanetan aritzen diren emakume gazteez arituko da. Elkarrizketa, kronika eta bidaia-liburuen osagaiak izango ditu kontakizunak.

Tene Mujika beka Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz. Ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu eta Euskal Herriaren azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitezke (biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak). Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erreparaziorako hamalau testigantza

Erreparaziorako hamalau testigantza