Borrar
Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid liburuen aurkezpen ekitaldian. IÑIGO ARIZMENDI
2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatur sariak

'Haragizko mamuak' eta 'Behin batean Loiolan' aurkeztu dituzte

Karmele Mitxelenaren ipuin-bildumak eta Iñaki Ciden antzezlanak iraganeko gertakariak oinarri dituzte

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 21 azaroa 2022, 16:52

Comenta

Karmele Mitxelena Etxebestek eta Iñaki Cid Larreak 'Haragizko mamuak' ipuin-bilduma eta 'Behin batean Loiolan' antzerki lana aurkeztu dituzte gaur goizean Donostian. 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatur sarietan Kontakizun-Liburua eta Antzerkia kategorietan sarituak izan ziren

Mitxelenaren 'Haragizko mamuak' ipuin-bildumak egunerokoan sortzen zaizkigun mamuak islatzen ditu, hezur-haragizkoak diren istorioak eta hauen protagonistei jazotzen zaizkien gertakariak abiapuntu izanda bizitzan ematen diren alderdi ezkutu eta lausoak. Hamar testu «oso ezberdin» dira, bai egitura aldetik zein pertsonaia eta gaitegi aldetik ere.

Nagusiki emakumeen bizipenak jasotzen ditu idazle oiartzuarraren lanak, baina bada gizonezkoren bat, esaterako guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea. Gaitegia ez da atzean geratzen eta, besteak bestek, zaintza, zahartzaroa, gaixotasuna edo amatasun nahi eta ezina jorratzen dira. Haria mamuak dira, batzuetan pertsona forman, besteetan iraganeko oroitzapen eran edota bere izaera galdu duen gorputz gisa. «Errealitatea eta erreala ez dena batzen dira», azaldu du.

Mamu horiez gain Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak hamar ipuinek duten «begirada» azpimarratu nahi izan du, irakurleak «hurbiltasuna eta intimitatea» sentiaraztea lortzen baitu Mitxelenak, istorioaren barne balego bezala. «Hitzen samurtasunarekin zein zorroztasunarekin, zerbait mingarria adierazi behar duenean, arazoak ukigarri egiten ditu», zehaztu du Mendigurenek. Bere ustetan esku artean hartzen duen edozein irakurlek disfrutatzeko moduko liburua da, «eguneroko gazi-gozoak islatzen dituena eta bizitzaz eta norberaz pentsarazten duena». Horixe izan baita idazlearen asmoa, irakurlea pertsonaien barruan sentiaraztea. «Sentimenduek pisu handia dute eta emozioak oso nabarmenak dira giroa sortzeko eta pertsonaia bizitzen ari den egoerarekin enpatikoa izan dadin».

'Haragizko mamuak'

Egilea: Karmele Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Orri-kopurua: 148.

Prezioa: 16 euro

Epaimahaiak ebazpenean nabarmendu bezala, hiru dira lanaren gai nagusiak: mina, familia eta zaintza, pertsonaien bizitza intimoan bilduak eta «ironiarekin jasoak». Aurkezpenean azaldu duenez 'Haragizko mamuak' laneko zenbait ipuin duela pare bat urte idatzitakoak dira, «ipuin izateko helbururik gabe idatziak». Liburuko azken ipuina idaztean, bizitza pertsonaleko gertakari batean oinarritua dena, ikusi zuen proiektuaren muina eta hasi zen liburua hezurmamitzen. «Aurrez idatzitako batzuei forma aldatu nien txukun geratzeko eta beste 3-4 lehiaketarako idatzi nituen», adierazi du Mitxelenak.

Etxean entzundakoa oholtzara

Bigarren lan saritua, Iñaki Cid Larrearen 'Behin batean Loiolan' antzezlana, etxean amak kontatutako istorioa du oinarri, 1936aren bueltan kokatua. Handik abiatuta, eta bere burua 'protagonista' bihurtuta, hiru atal edo denboratan banatu du oholtzan ikusiko dena: 1936, 1966 eta gaur egun. Istorio bakoitza bere aldetik idatzi zuen Cidek eta ostean nahastu, antzezlanari erritmoa emateko batetik besterako jauziekin. Hala, gainera, agertokitik atera gabe zuku gehiago atera ahal izan dio garai bakoitzeko testuinguruari eta atal bakoitzaren bilakaera tartekatuago biziko du ikusleak.

Hiruak gertakari dramatiko batek markatuko ditu, emakume ezkonberri baten heriotza tragikoaren pasadizoak. Honek pizten du txispa nahiz eta Cidek komediaz kontatzen duen Antxiñe Mendizabal editorearen hitzetan, eta batetik besterako jauziekin hiru ataletan biziko du ikusleak eragina. Lehen atal edo istorioan egileak amak kontatutakoa jasotzen du, hiruetatik «erreala den bakarra» Cidek esan duenez. «Amak esandakoa da oinarria, baina gero dramatizatua dago, kontatutakoa ez zelako nahikoa antzezlana osatzeko».

Bigarren atalean, 1966 urtearen bueltan kokatua, fikziozko amaren gaztaroa eta izandako harreman bat ezagutuko da, honen izaera erabat argitu gabe. «Neska bat ezagutzen du, baina niretzat garrantzitsua zen argi ez uztea haien artekoa». Pertsonaiak berak dio 'agian lesbiana naiz eta agian ez', Cidek aurreratu duenez. Hirugarren eta azken atala metantzerki ariketa bat da, non protagonista egilean 'oinarritua' dagoen. «Iñaki eta Iñigo, ez dut burua hautsi», bota du umorez Cidek. «Antzerkigintza berrien beka batekin idatzi nuen eta horrela hasten da testua. Prozesua kontatzeko modu bat izan da».

'Behin batean Loiolan'

Egilea: Iñaki Cid

Argitaletxea: Elkar.

Orri-kopurua: 132.

Prezioa: 15 euro.

Eta bide horretan laugarren horma denbora guztian hautsiko omen du. « Niretzat antzerkiak ez du limiterik eta horrela idazten dut. Pareta puskatzen dut, kontziente naiz jendea bertan dagoela entzuten eta publiko eta gure arteko harremana sortzen saiatzen naiz. Pertsonaia askok, esaterako Iñigo protagonistak, asko hitz egiten dio publikoari». Bertaratuko direnak lasaitzeko asmoz, Cidek argitu du ez dela interakziorik bilatuko.

Epaimahaiak «aho batez» aukeratu zuen Ciden lana eta ebazpenean beste lanekiko «diferentzia handia» zuela nabarmendu du, hasi eta buka eszenarako pentsatua dagoela 'Behin batean Loiolan'. Ildo horretan testuaren erritmo bizia eta anakronismoekin ezin hobeki jokatzen duela azpimarratu du ere testuan.

Horixe baita, izan ere, sortzaile donostiarraren plazeretako bat: anakronismoekin jokatzea. Hiru denboratan banatua dago 'Behin batean Loiolan' antzezlana, 1936 eta gerra aurreko urteak; 1966 ingurua eta egungo errealitatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Haragizko mamuak' eta 'Behin batean Loiolan' aurkeztu dituzte

2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatur sariak: 'Haragizko mamuak' eta 'Behin batean Loiolan' aurkeztu dituzte