Borrar
Karmele Mitxelena | 'Aitona Floren'

Gertuko senide baten heriotzak sortutako «sentimenduen gorabehera» haurrekin lantzeko liburua

Karmele Mitxelenaren azken lanak, 'Aitona Floren' (Elkar), Danelen istorioa kontatzen du

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 3 apirila 2024, 11:29

Comenta

Gertuko senide baten heriotzaren ondoren sentimenduen gorabehera handiak biziko dituen Danelen istorioa kontatzen du Karmele Mitxelenaren (Oiartzun, 1988) azken liburuak, 'Aitona Floren' (Elkar). Egileak azaldu bezala Danel oso kontziente da gertatutakoaz, baina «ez daki oso ondo heriotza nola sentitu, nola bizi». Testua hamabi atal laburretan banatua dago eta Jokin Mitxelenak (Oiartzun, 1962) marrazkiek osatzen dute.

Abiapuntua ohiko egun bat da, Danel eskolatik ateratzen denean. Haurrak uste du bere kabuz moldatzeko gauza dela, baina egunero aitona zain du atarian. Txuri txakurrarekin joan ohi da eta honek haur guztiek entzuteko moduko zaunkak eginez agurtzen du beti. Baina istorioko lehen orrietan ikusiko den bezala aitona asko berandutzen da eta tarte bat zain egon ostean Danelek etxera bakarrik abiatzea erabakitzen du. Bertara heltzean kontatuko diote aitona zorabiatu egin dela eta ospitalera eraman dutela.

'Aitona Floren'

'Aitona Floren'
  • Egilea: Karmele Mitxelena.

  • Marrazkiak: Jokin Mixelena.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 64.

  • Prezioa: 12,6 euro.

«Haurrei norbait betiko lo geratu dela esaten zaienean, badakite norbait hori hil egin dela, izarretara joan dela esaten zaienean bezala. Danelek ondo daki aitona ez dagoela lo, bazkalostean telebistaren aurrean geratzen denean bezala. Eta amari galdetu dio erantzun zehatz baten bila: 'Aitona hil egin da, ama?'», dio sinopsiak.

Liburua hamar urtetik gorako haurrentzat gomendatzen da eta Xaguxar bildumaren baitan argitaratu du Elkarrek. Ez da sail honetan Mitxelenak argitaratzen duen lehen lana, 2022an 'Marrubizko uda' ipuina kaleratu baitzuen. Harekin Mikel Zarate saria eskuratu zuen.

Era berean, 2019an XIII. Peru Abarka Album Lehiaketa irabazi ostean Erein argitaletxearekin 'Erakusleihoan' liburua kaleratu zuen, amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semea ardatz zuena. Orduko hartan ere heriotza presente zegoen, aita hilda baitzegoen eta «bazekien amarentzat ez zela musika garrantzitsua, baina lustrea ematen zion familiari...», zioen sinopsiak.

Azkenik, 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatur sarietan Kontakizun-Liburuan nagusituta 'Haragizko mamuak' ipuin-bildumak kaleratu zuen, egunerokoan sortzen zaizkigun mamuak islatzen dituena. Hamar testu «oso ezberdinetan» nagusiki emakumeen bizipenak jasotzen ditu idazle oiartzuarrak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gertuko senide baten heriotzak sortutako «sentimenduen gorabehera» haurrekin lantzeko liburua

Gertuko senide baten heriotzak sortutako «sentimenduen gorabehera» haurrekin lantzeko liburua